- Game Erauntsiak Rocket League txapelketa antolatuko du. Bideojokoa debaldekoa da, eta PC-an zein kontsoletan joka daiteke (hemen informazio gehiago).
- Bideojoko honek joko gurutzatua edo crossplay-a (plataforma ezberdineko jokalariak elkarrekin jolastea) onartzen du. Beraz, ez da plataforma bakarrean oinarritutako txapelketa izango.
- Txapelketan parte hartzeko, Game Erauntsiko web atarian erregistratuta egon beharko da:
- Erregistroa burutzean gogoratu zein plataformarekin jokatuko duzuen, erabiltzaile identifikazioa (ID) eta helbide elektronikoaz jartzea (zuekin kontaktuan jartzeko arazorik bada).
- Izen ematea bakarka burutu beharko duzue, baina gero zuon bikotekidea nor den adierazi beharko diguzue guk taldeak osatzeko. Horretarako biderik aproposena lunzueta@gamerauntsia.eus helbide elektronikora idaztea izango da.
- Erregistroa egiteko gida:
-
- Txapelketan izena emateko gida:
- Izena emateko azken eguna ekainaren 18a izango da: gauerdian itxiko da izen ematea.
- Txapelketa osoa ekainaren 24an jokatuko da, 18:30etik aurrera. Rocket League barruan sortuko da lehiaketa eta partaideek bertatik jokatuko dute.
Txapelketaren babeslea:
|
Partaidea |
Ira. |
Ber. |
Gal. |
Bb. |
Jok. |
Punt. |
Jardunaldia |
Partaideak |
Emaitza |
Data |
Ikusi |
Taldeak sortzeko daude. Laister izango dira ikusgai
Iruzkinak (34)
MrDonglo 2022ko eka. 19a, 18:29
batetik hamarrera nola jokatzen duzuela esango zenukete? nik bat edo bi jaja
Erredakzioa 2022ko eka. 20a, 09:37
Gogoratu izen ematea bi partaideok bete behar duzuela, bakoitzak bere erabiltzailearekin! Ostean, idatzi hemen bikoteari buruzko informazioa guk horren berri izateko.
Erredakzioa 2022ko eka. 21a, 16:01
Zuen helbide elektronikoetan txapelketari buruzko informazioa jasoko duzue laster. Bertan egongo dira Rocket League barnean sortutako txapelketaren izena eta pasahitza.
GOGORATU: bikote txapeldunak opari txartela jasotzeko bi jokalariak webgune honetan erregistratuta eta txapelketan izena emanda egon beharko dira . Baldintza horiek ez badira betetzen, ez dute saririk jasoko.
Erabiltzaile berberak bi bikote desberdinekin parte hartu nahi duela ere ikusi dugu kasuren batean (toxo-ren edo benylasa-ren kasuak, adibidez). Zehaztu modu argian zuon bikotea nor izango den; berriro ere, biok izena eman behar duzue nahitaez saria irabazi ahal izateko.
Caselles_Jauna 2022ko eka. 22a, 13:47
Caselles_Jauna/ lucasgael12@gmail.com
Epic Gameko izana: Promesa Peruana
Zenta 2022ko eka. 24a, 17:44
Kaixo:
Abisu bat, gaurko txapelketa aimar eta biok irabiziko dugu eta nire dirua nahi dut, %100 seguro irabiziko dudala baiuna ez dut oraindik izena eman espero dut arazoRIK ez izatea. NIRE DIRUA NAHI DUT TORRACOJONS!!!!
Erredakzioa 2022ko eka. 24a, 18:16
Aupa Zenta: ez baduzu izenik eman parte hartu bai, baina ezingo duzu saria irabazi. Opari txartela izena eman dutenek bakarrik eraman dezakete, horiek baitira adostu ditugun baldintzak.