Wolfram 2022 LoL Txapelketa BETA




Bergarako Udalak ZTB jardunaldien baitan Maijoku Elkartea eta Game Erauntsia Elkartearekin batera League of Legends txapelketa aurkezten du. Taldeka eta Liga formatuan jokatuko da.

INFORMAZIO GAURKOTUA (2022/10/26)

Izen-emate kopurua dela eta, txapelketaren egitura berregituratu da eta azaroaren 5ean bi taldek ekitaldia jokatuko dute. Honen berri taldeen kapitainei email bidez eman zaio.

Txapelketa azaroaren 5ean Bergarako Zabalotegi aretoan antolatuko da. Honakoak izango dira ordutegiak:

  • Aretoko ateak zabaltzea: 10:30
  • Lol txapelketa: 11:00 (Goroperna ban vs. ACU)

Arratsaldean ekitaldi berezia egingo da eta euskarazko bideojokoak probatzeko aukera izango da. Horretaz gain, Bergara Bloketan ekitaldiari amaiera emango zaio. Lol txapelketa eta arratsaldeko ekintza Twitch bitartez jarraitu ahal izango da Game Erauntsiaren kanalean.

Honakoak izango dira txapelketako arauak:

  • "La Grieta del Invocador" mapan izango da partida, 5vs5 kontrako taldeen artean.
  • Gehienez bost partida jokatuko dira eta irabazteko hirutan garaitu beharko da (BO5).
  • Bergarako Zabalotegi aretoan partidak jokatzeko ordenagailuak instalatuko dira eta hauek erabiliko dira jokatzeko. Antolatzaileek aurikularrak eta mikrofonoak eskainiko dituzte.
  • Parte hartzaileek nahi dituzten periferikoak (aurikularrak eta mikrofonoa, teklatua eta arratoia…) eraman ahal dituzte baldin eta plug and play badira. Hauen instalazioa momentuan ez bada bermatzen, hauen erabilpena baztertuko da eta antolatzaileek jarritakoak erabiliko dira. 
  • Taldekideen artean Discord, joko barneko sistema edo komunikatzeko bestelako programa bat erabiltzea onartua dago.
  • Parte hartzaileak beraien norgehiagoka hasi eta 30 minutu baino lehenago bertaratu behar dira aretora. Egokitutako orduan aurkezten ez badira, partida galdu dutela kontsideratuko da.
  • Saria bideojoko denda baterako 50 euroko diru-txartela izango da talde irabazlearen kide bakoitzarentzat (guztira 5 diru-txartel).

Txapelketan izena emateak arauak betetzea dakar. Arau hauek betetzen ez dituzten parte hartzaileak kaleratuak izango dira. Txapelketa bere osotasunean euskaraz burutuko da.

Edozein galdera izanez gero, bidaliguzue email bat bulegoa@gamerauntsia.eus -era eta ahal bezain laster erantzuten saiatuko gara.

ZAHARKITUTAKO INFORMAZIOA

Izen ematea

Izen ematea taldeka edo bakarka egin daiteke. Lehenik eta behin, Game Erauntsia elkartearen webgunean erregistratu behar da; ondoren, txapelketan izena eman.

  • Taldeak bost kidekoak izango dira, eta seigarren kide batek ordezko gisa izena eman dezake. Taldekideak banaka erregistratuko dira, eta, ondoren, taldeko kapitainak email bat bidali beharko du bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera taldearen izenarekin, logotipoarekin eta erabiltzaile izenekin. Kapitaina nor den adierazi beharko du, gainera, mezuaren gaia “Wolfram Lol izen ematea” izendatuta.
  • Taldeak bost kide baino gutxiago baditu, Game Erauntsiak beteko du bosteko taldea bakarka izena eman duten erabiltzaileekin.
  • Talde gabe parte hartu nahi baduzu, izena eman eta email bat bidali bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera zure erabiltzaile izenarekin, mezuaren gaian “Wolfram Lol talde gabe” jarrita. Bakarka izena ematen bada, antolatzaileek ezin dute bermatu parte hartzea posible izango denik, taldeei lehentasuna emango zaielako.

Izen ematea irailaren 27tik urriaren 7ra irekita egongo da. Liga urriaren 17an hasiko da, eta 30ean bukatu.

 

Kanporaketak eta fase finala

Liga online jokatuko da eta fase finala (finalerdiak eta finala) Bergaran lehiatuko da aurrez-aurre. Antolatzaileek ordenagailuak instalatuko dituzte Bergarako Zabalotegi aretoan; beraz, parte hartzaileek beren erabiltzaileak eta pasahitzak erabili beharko dituzte horietan. Ordenagailu hauek osoak izango dira, baina jokalariek periferikoak ekartzeko aukera dute (aurikularrak, mikrofonoa, arratoia, teklatua… ). Jokalariek ekarritako periferiko hauen instalazioa zuzenekoa ez bada, (plug and play) edota bateragarriak ez badira, antolatzaileen materiala erabiliko da.

Fase finala azaroaren 5ean izango da. Aretoa 10:30ean irekiko da eta finalerdiak 11:00etan hasiko dira. Finalerdien parte hartzaileak eta ordena email bidez helaraziko zaie taldeko kapitainei. Parte hartzaileak egokitutako orduan aurkezten ez badira, partida galdu dutela kontsideratuko da.

Finala 17:30ean jokatuko da eta Twitch bitartez zabalduko da Game Erauntsiaren kanalean. Finala baino lehen Bergara bloketan, Minecraft eraikuntza proiektuaren baitan eraikitako lanak erakutsiko dira.

 

Oharrak:

Txapelketan izena emateak arauak betetzea dakar. Arau hauek betetzen ez dituzten parte hartzaileak kaleratuak izango dira.

Txapelketan bost talde baino gutxiagok izena emanez gero, txapelketaren bideragarritasuna aztertuko da, bertan behera geratzeko aukera egonez. Antolatzaileek parte hartzaile kopuruaren arabera aldaketak egiteko aukera izango dteu. Antolatzaileek euskaraz emango dituzte azalpenak zein erantzunak.

Game Erauntsiaren Discord kanalean gela bat sortu da parte hartzaileek erabil dezaten.

Zalantzarik izanez gero, orrialde honetako iruzkinen atalean idatzi edo bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera idatzi.

 

Ikusi txapelketaren zuhaitza hemen.

Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi

Iruzkinak (3)

Murgi10 2022ko urr. 12a, 13:26

Nola inskribatzen da?

Jonelurra99 2022ko urr. 12a, 14:46

Para jugar con Zubi 27 the Liza y txelfie

Erredakzioa 2022ko urr. 13a, 09:24

Murgi10: Talde batekin izena eman duzu edo bakarrik? Taldea baduzu zein da zurea? Arauetan adierazten den moduan, taldeek email bat bidali behar dute bere kideekin. Bakarrik izena eman baduzu, izen ematea amaitzera itxaron beharko duzu.
Zu jadanik inskritabatuta zaude, beraz, itxoin beharko duzu.

Jonelurra99: zure taldearen parte hartzeko emaila jaso dugu.

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Kanporaketa

Taldeka

Saria

Talde irabazlearentzat:

  • 50 euroko diru txartel bana taldekide bakoitzarentzat (guztira bost)

Arauak

Arau orokorrak

  • Txapelketa euskaraz antolatuko da.
  • League of Legends-eko erabiltzailea izatea beharrezkoa izango da, baita jokoa deskargatuta izatea ere (biak doakoak dira).
  • Parte hartzeko ez da gutxieneko mailarik eskatzen, baina pick eta ban eran jokatuko denez, parte hartzaileek gutxienez 12 txapeldun izan behar dituzte.
  • Taldekideen artean Discord edo bestelako komunikatzeko programa bat erabiltzea onartua dago.
  • Taldeak bostekoak izango dira, ordezko bat gehitzeko aukerarekin (6 kide guztira). Kide bat kapitaina izango da, eta hori izango da taldearen ordezkaria antolatzaileekin.

Partidak

  • "La Grieta del Invocador" mapan izango da partida.
  • 5vs5 kontrako txapelketa izango da, Liga formatuan. Liga online jokatuko da eta amaitutakoan, lehen lau taldeen artean fase finala (finalordeak eta finala) jokatuko dira Bergaran, antolatzaileek jarritako ordenagailuetan.
  • Kanporaketen partidak jokatzeko epea izen-ematea amaitutakoan argitaratuko da urriaren 7an. Taldeak beraien artean antolatu beharko dira partidak jokatzeko. Game Erauntsiak taldeko kapitainei informazio hau bidaliko die.
  • Partida batean konexio edo beste motatako arazoak izanez gero, taldekideek etenaldia eskatu dezakete txatean /pause komandoa idatziz. Behin arazoa konponduta, /unpause komandoarekin partida jarraituko da. Etenaldia gehienez 10 minutukoa izango da.
  • Kapitainek partiden emaitza bidali behar dute partida jokazeko epea amaitu baino lehen, 20:30 ordu muga izanik. Emaitza email bidez bulegoa@gamerauntsia.eus-era bidali behar da, emaitzaren irudia bidaliz (telefonoarekin egindako argazki batek balio du).
  • Talde bat partida batera ez bada agertzen partida galdutzat emango zaio. 
  • Taldeko jokalari batek ezin badu jokatu, hau soilik ordezkatu ahal izango da baldin eta ordezko jokalariak izen-emate epearen barruan ordezko gisa izena eman badu.

Txapelketa

  • Ligako fasean partida bakar bat jokatuko da taldeen artean.
  • Finalerdiak eta finalan gehienez hiru partida jokatuko dira eta irabazteko bitan garaitu beharko da (BO3).

Antolatzaileak

Erredakzioa

Partekatu

Game Erauntsia facebook