Counter-Strike 2 Wolfram 2023 txapelketa BETA




Fitxa hau Counter-Strike 2 Wolfram 2023 txapelketarena da. CS2 bideojokoan 2vs2 partidak jokatuko dira norgehiagoketan.

 

Izen ematea

Izen ematea taldeka edo bakarka egin daiteke. Lehenik eta behin, Game Erauntsia elkartearen webgunean erregistratu behar da; ondoren, txapelketan izena eman.

  • Taldeak bi kidekoak izango dira. Taldekideak banaka erregistratuko dira, eta, ondoren, taldeko kapitainak email bat bidali beharko du bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera taldearen izenarekin eta erabiltzaile izenekin. Kapitaina nor den adierazi beharko du, eta mezuaren gaia “Wolfram CS2 izen ematea” izendatuta.
  • Taldeak kide bakarra badauka, Game Erauntsiak taldekidea ezarriko dio bakarka izena eman duten gainerako erabiltzaileen artean hautatua. Izen ematea bakarka egin baduzu, izena eman eta email bat bidali bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera zure erabiltzaile izenarekin, mezuaren gaian “Wolfram CS2 talde gabe” jarrita.
  • Izen ematea bakarka eginez gero, antolatzaileek ezin dute bermatu parte hartzea posible izango denik, taldeei lehentasuna emango zaielako.
  • Partidak antolatzeko FaceIt webgunea erabiliko da: hor erabiltzailea sortu beharko dute partaideek, eta hau antolatzaileei adierazi. FaceIt-ekin arazoak baleude, partidak eskuz antolatuko lirateke.
  • Oharra: 64 bikotek parte har dezakete gehienez.

Izen ematea irailaren 28tik urriaren 11ra irekita egongo da. Liga urriaren 21ean hasiko da: partaide kopuruaren arabera antolatuko dira partidak.

 

Kanporaketak eta fase finala

Liga online jokatuko da eta fase finala (finalerdiak eta finala) Bergaran lehiatuko da aurrez-aurre. Antolatzaileek ordenagailuak instalatuko dituzte Bergarako Zabalotegi aretoan; beraz, parte hartzaileek beren erabiltzaileak eta pasahitzak erabili beharko dituzte horietan. Ordenagailu hauek osoak izango dira, baina jokalariek periferikoak ekartzeko aukera dute (aurikularrak, mikrofonoa, sagua, teklatua… ). Jokalariek ekarritako periferiko hauen instalazioa zuzenekoa ez bada, (plug and play) edo bateragarriak ez badira, antolatzaileen materiala erabiliko da.

Fase finala azaroaren 4an jokatuko da Bergarako Zabaletogi aretoan. 17:30ean irekiko da eta finalerdiak 18:00etan hasiko dira. Finalerdien parte hartzaileak eta ordena email bidez helaraziko zaie taldeko kapitainei. Parte hartzaileak egokitutako orduan aurkezten ez badira, partida galdu dutela kontsideratuko da.

Finala ostean jokatuko da, eta Twitch bitartez zabalduko da Game Erauntsiaren katean. Finala baino lehen Bergara bloketan, Minecraft eraikuntza proiektuaren baitan eraikitako lanak erakutsiko dira.

 

Oharrak:

Txapelketan izena emateak arauak betetzea dakar. Arau hauek betetzen ez dituzten parte hartzaileak kaleratuak izango dira.

Txapelketan bost talde baino gutxiagok izena emanez gero, txapelketaren bideragarritasuna aztertuko da, bertan behera geratzeko aukera egonez. Antolatzaileek parte hartzaile kopuruaren arabera aldaketak egiteko aukera izango dteu. Antolatzaileek euskaraz emango dituzte azalpenak zein erantzunak.

Game Erauntsiaren Discord kanalean gela bat sortu da parte hartzaileek erabil dezaten.

Zalantzarik izanez gero, orrialde honetako iruzkinen atalean idatzi edo bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera idatzi.

Ikusi txapelketaren zuhaitza hemen.

Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi

Taldeak sortzeko daude. Laister izango dira ikusgai

Iruzkinak (3)

axigara 2023ko urr. 5a, 17:49

Nola ematen dut izena nire taldearekin?

Erredakzioa 2023ko urr. 5a, 17:53

Kaixo! bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera idatzi zure taldekidearen izenarekin, eta bion FaceIt erabiltzaileekin.

Eskerrik asko!

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Kanporaketa

Taldeka

Saria

Talde irabazlearentzat:

  • 50 euroko diru txartel bana taldekide bakoitzarentzat (guztira bi)

Arauak

Arau orokorrak

  • Txapelketa euskaraz antolatuko da.
  • Counter-Strike 2 doako tituluan jokatuko da.
  • Steam zein FaceIt erabiltzaileak izatea beharrezkoa izango da, baita jokoa deskargatuta izatea ere.
  • Parte hartzeko ez da gutxieneko mailarik eskatzen.
  • Taldekideen artean Discord edo bestelako komunikatzeko programak erabiltzea onartua dago.
  • Taldeak binakakoak izango dira. Kideetako batek kapitainaren rola beteko du, eta hori izango da taldearen ordezkaria antolatzaileekin.
  • Oharra: 64 bikotek parte har dezakete gehienez.

Partidak

  • Wingman modalitateko mapa ofizialetan jokatuko dira partidak. Arauak ere modalitate honetakoak izango dira.
  • 2vs2 kontrako txapelketa izango da. Liga online jokatuko da eta amaitutakoan, lehen lau taldeen artean fase finala (finalerdiak eta finala) jokatuko dira Bergaran, antolatzaileek jarritako ordenagailuetan.
  • Norgehiagokak hiru partidak onenera (BO3) izango dira.
  • Kanporaketen partidak jokatzeko epea izen ematea amaitutakoan argitaratuko da urriaren 11n.
  • Kanporaketa faseko partidak bideratzeko FaceIt webguneaz baliatuko gara: erabiltzailea sortu beharko duzue, eta, ostean, guri helarazi, zuoi gonbidapena bidaltzeko.
  • FaceIt-ekin arazoak baleude, eskuz antolatuko lirateke partidak: antolatzaileak zein partaideak ados jarri beharko dira horretarako.
  • Talde bat partida batera ez bada agertzen partida galdutzat emango zaio.

Txapelketa

  • Wingman modalitateko arauak jarraituko dira.
  • Kanporaketa fasea etxetik jokatuko den arren, finalerdietan eta finalean parte hartzeko ezinbestekoa izango da Bergarara bertaratzea azaroaren 4an.

Antolatzaileak

Erredakzioa

Partekatu

Game Erauntsia facebook