Game Erauntsia Elkarteak hainbat ikus-entzunezko eduki burutu ditu bere helburuak betetzeko. Besteak beste bideo-tutorialak, zuzenekoak eta erreportajeak prestatu ditu bideo-jokoak eta euskarari lotutako edukiak hedatzeko, hala nola gure ekintzak aurrera eramaten laguntzeko (txapelketen izen-emateak). Kasu batzuetan gidoiak idatzi ditugu eta besteetan edizioa ere burutu izan dugu.
Euskarazko edukiak Interneten sustatzeko tutorialak Asmoz Fundazioarekin elkarlanean. Streamer eta Youtuber fenomenoei lotutako oinarrizko kontzeptuak landu egiten dira bideo bakoitzean.
Bideo-jokoen eta itzulpengintzari buruzko bideoak. Euskara eta bideo-jokoei buruzko gogoeta egiten duten bideoak, Asmoz Fundazioarekin elkarlanean.