Jokoteknia jardunaldiak Azkue Fundazioa eta Game Erauntsiak batera antolatzen duten bideo-jokoei buruzko ekitaldia da. Hau 2018an bi instituziek sinatu zuten akordioaren emaitza da eta geroztik hiru ekitaldi antolatu dira, 2018, 2019 eta 2020an.
Urtero hainbat hizlari bildu ditu Jokotekniak bideo-jokoen inguruan euskaraz aritzeko. Jardunaldiak honako helburuarekin sortu ziren:
Bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egin
Hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi eta elkar ezagutu
Horretarako, Jokoteknia jardunaldietan Euskal bideojokogintza industriako aditu, ikasle eta jokalariak batera jartzen ditugu momentuan dauden proiektu interesgarriak ezagutu, industriaren diagnostiko bat egin eta aurrera begirako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko asmoarekin. Bide batez, euskarazko ekoizpenaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten ere saiatzen gara. Horiekin batera kanpotik etorritako gonbidatu berezi bat izaten dugu ekitaldiari beste ikuspegi bat emate aldera. Euskal ikasleei dagokionez, Digipen eta Harrobia ikastetxetako ordezkarien mahai inguru bat antolatu dugu urtero.
Aukera bikaina da bideo-joko munduko arlo ezberdinetako jendea elkar ezagutu, ideia berriak hartu eta sinergia berriak sortzeko.
Lehenengo edizioa 2018ko maiatzaren 12an antolatu zen eta bigarren edizioa 2019ko urriaren 12an, bi urte hauetan Azkuna Zentroan antolatu zelarik. Hirugarren edizioa 2020ko azaroaren 28an burutu zen Bilboko Euskararen Etxean.
Iker Álvarez Castellanos: Lokalizazioa edo itzulpengintzaren boss stagea
Txus Ordorika: Bideojoko garapena: The Good, the Bad, the Ugly
Cristian Rodriguez Landeira: Euskararen zenbaki arazoak
Carlos Coronado Muñoz: Del local al global; beneficis d’implementar el euskera i català en Infernium
Julen Zaballa Garcia: Euskal bideo-jokoen hasi-masiak
Mahai ingurua: Nola ikusten duzue Euskal Herrian bideojokoen industria, Arantzazu Martinez Ugarte, Laura Barrenengoa Clemente eta Andoni Alonso Lizarralde ikasleekin.
Jokoteknia 2019ko hitzaldiak
Txus Ordorika: Bideo-jolasak eta kontserbazioa: erronkak eta geroa
Jone Zaldunegi: Feminismotik bideo-jokoetara
Mikel Etxeberria: Bideo-jokoak zenbakitan: enpresak eta erabilera
Louis Schnellbach: Zer dago bideo-jokoen barnean?
Ander Goenaga: Gameplaya: teknologia eta diseinuaren arteko harian
Mahai ingurua: Euskal bideo-jokoen etorkizuna eraikitzen, Egoitz Fraile Diez, Olatz Arin Basterretxea, Kerman Munitxa eta Ane Unzalu ikasleekin.