Game Erauntsiak bideojokoei lotutako era askotako tailerrak eskaintzen ditu. Kultur eta aisi elkarte, zentro, ikastetxeei eta enpresei zuzendutako ekintzak dira hauek, eta aurrez-aurrekoak edo online izan daitezke. Gutxieneko iraupena ordu batekoa da, baina beharren arabera luzatu daiteke.
Game Erauntsiak irakaslea, edukiak, online azpiegitura eta komunikazio baliabideak eskaintzen ditu.
Gamer Gela tailerra LH 5. mailatik batxilergoko 2. maila bitarteko ikasleei zuzendutako ekintza da, ikasleen adinei egokitutakoa. Honen helburu nagusia da euskararen erabilpena aisialdian sustatzea bideojokoen bidez, hauen alderdi positiboak ezagutuz eta gizartean elkarbizitzeko konpetentziak sustatuz.
Informazio gehiago tailerraren flyerrean.
Streamer gela tailerra DBHko 3. mailatik batxilergoko 2. maila bitarteko ikasleei zuzendutako ekintza da, ikasleen adinei egokituta. Honen helburu nagusia euskara aisialdian sustatzea da, streamerrak hizpide hartuta.
Informazio gehiago tailerraren flyerrean.
Itzulpen tailerra DBH 1. mailatik batxilergoko 2. maila bitarteko ikasleei zuzendutako ekintza da, ikasleen adinera egokitutakoa. Tailer honen helburua euskararen erabilpena eta praktika ohikoa ez den testuinguru batean kokatzea da, bideojokoena, hain zuzen ere. Horrela, ikasgelara erakargarria den objektu bat ekarriko da hizkuntzaren lanketa egiteko. Tailerra amaituta, ikasleek beren lanarekin jokatu ahal izango dute.
Tailer hau aisialdian hizkuntzaren erabileraren inguruan gogoeta egiteko baliagarria da. Horretaz gain, maila profesionalean ikasleei eragingo zaie, itzulpengintza eta bideojokoen garapenari sarrera egingo zaiolako, etorkizuneko ibilbide bezala proposatuz.
Informazio gehiago tailerraren flyerrean.
Bideojokoen inguruko analisiak edo iruzkinak idazteko tailerra DBH 1. mailatik batxilergoko 2. maila bitarteko ikasleei zuzendutako ekintza da, ikasleen adinera egokitutakoa. Helburu nagusia euskararen idazketa eta erabilpena sustatzea da ikasleek atsegin duten eduki baten lanketa eginez. Horretaz gain, kazetaritza jarduna aurkeztuko da, ikasleentzat ibilbide profesional gisa aurkeztuz, euskara eta gustuko gai bat uztartzeko bidea erakutsiz. DBH hirugarren mailatik aurreragoko ikasleen kasuan, gainera, blog kolaboratiboetan parte hartzea da helburu osagarria.
Informazio gehiago tailerraren flyerrean.
Tailer bat antolatu nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan esteka honen bidez eta bidali zure eskaera honakoak zehaztuz: tailer mota, aurrez aurrekoa edo online, iraupena, hartzaileak, aurrekontua eta datak.
OHARRA: Game Erauntsia irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta gure helburuekin bat egiten duten agenteek antolatutako ekintzetan dohanik parte hartzeko prest gaude, hala nola, eduki hauetako batzuk dohanik eskainiz.