Foroa Antolakuntza: GE ardurak

Game Erauntsia Antolakuntza GE ardurak

Game erauntsian bakoitzak izango dituen arduren banaketa egiteko txokoa

Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/10/01 10:06 50

# Nire ardurak

Nik oraingoz ditudan ardurekin jarraitu nahi nuke. Webgunearen egitura pentsatu eta programatu, baita bertako edukien kudeaketa eraman ere. Motzean esateko, webgunearen super administratzaile eta programatzaile izaten jarraituko dut :D



Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/10/07 15:03 1180

# Nire ardurak

Ba nei bideoak igotzeaz, noizbehinka albiste edo analisiren bat idazteaz ta foroaz arduratzea tokatu zait. Akaso beste zerbait egin dezaket baina lan asko ematen ez duena.



Iker Ibarguren
Game Erauntsiako Kidea2014/10/15 08:53 55

# laguntzeko prest

zerbaitetan lagundu ahal bada, eskatu!





Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/10/15 10:00 50

# Namasté

Primeran! Nahi duzun bezalaxe... GamePlayak egiten dituzu? Hemen argitaratzeko aukera badago. Bestela, bideojokoei eta hauek biltzen dituen munduari buruzko artikuluak edota analisiak ere idatz ditzakezu. Edota foroko mezu, iruzkin eta berriak elkarbanatzen ere zure aletxoa jar dezakezu. Zuk esan  zer datorkizun ondoena eta baliabideak emango dizkizugu. :D

Bide batez, Minecraft gustoko baduzu eta gure zerbitzarian jolastu eta parte hartu nahi bazenuke ere crowdfunding bidez egiten ari garen diru bilketan ekarpena egin dezakezu. Ea guztion artean zerbitzaria martxan jarri eta euskal minecraft taldetxo bat sortzen dugun! ;)



Ander Intxaurrondo
2014/10/15 20:57 35

# laguntzeko prest ere

Aupa jentie! Niri ez litzaidake inportako analisiren bat edo berri artikuloren bat idaztea, baina urte bukaeraraino oso lanpetuta ibiliko naiz. Horrez gain, ez dut ezta denbora askorik jolasteko, beraz analisiren bat egitekotan berandu xamar iritsiko da, jaja. Badakit ez dudala ezer aportatzen horrela, baina egunen batean zerbait behar baduzue eta egitea posible badut, esango dizuet. Ondo segi!



Iker Ibarguren
Game Erauntsiako Kidea2014/10/16 11:34 55

# ....

Primeran! Nahi duzun bezalaxe... GamePlayak egiten dituzu? Hemen argitaratzeko aukera badago. Bestela, bideojokoei eta hauek biltzen dituen munduari buruzko artikuluak edota analisiak ere idatz ditzakezu. Edota foroko mezu, iruzkin eta ...
urtzai
Ba informatikaria naiz eta okurritzen zaizuen edozertan parte har dezaket, no problemo ;)
nire ekipo berria iristeko zain nago, orduan ea hasten naizen ni ere gameplay-ak egiten





Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/10/16 12:41 50

# Taldea handitzen

Oso ondo! Bada datu batzuk eskatuko dizkizuet eposta bidez eta zuen profila pixka bat bete nahiko genuke. Hori da eskatzen dugun baldintza bakarra ;)

Ez beldurtu, ez da ezer!