Bingen Galartza Iparragirre
2015/04/05 16:26 55
Bingen Galartza Iparragirre
2015/04/05 16:36 55
Kaixo guztie. Aurreko batean, laster Mumble VoIP ahots zerbitzua izango genuela esan genizuen, eta programa euskaratzeko eskaera egin genuela. Eskaera onartu digute, beraz lanean hasteko ordua da. 1600 'String' ditugu itzultzeko, hortaz, laguntza beharko dugu.
Transifex plataforman egin beharko ditugu itzulpenak, eta zuek horrela eskatuta tresna hau nola erabiltzen den azalduko dizuet.
Nola batu itzulpen taldera:
1. Lehenik eta behin kontua sortu beharko dugu https://www.transifex.com/signup/ orrialdean. Behin datuak sartuta, egiaztapen mezu bat jasoko dugu emailean.
2. Mezuko estekan sakatutakoan gure perfila editatzeko orrialde batera eramango gaitu. Bertan, gure izena, rol-a (Itzultzailea gure kasuan) eta menperatzen ditugun hizkuntzak sartuko ditugu.
3. Gordetzeko 'Go to your dashboard' botoian sakatu eta orrialdetik aterako gara.
4. Mumble proiektuaren orrialdean sartuko gara (https://www.transifex.com/projects/p/mumble/). Orrialdean hizkuntza zerrenda luze bat ikusiko dugu, basque bilatu eta klikatuko dugu.
5. 'Batu taldera' botoia sakatuko dugu eta prest egongo gara itzultzen hasteko
Nola itzuli:
1. https://www.transifex.com/projects/p/mumble/language/eu/ orrialdean sartu eta 'mumble_en.ts ' jartzen duen tokian klikatuko dugu. Ondoren, zabalduko zaigun lehioan 'Translate Now' sakatu.
2.Transifex-en itzultzea oso erraza eta erosoa da. Dena orrialde honetan egiten da. Ezkerreko barran itzuli beharreko esaldiak dauzkagu. Erdian aukeratuta daukagun esaldian agertzen zaigu, eta justu azpian esaldia euskaraturik sartu beharko dugu. Eskuineko barran berriz, itzulpenen laguntzak ditugu. Dagoeneko itzulta dauden esaldiek "tik" berde bat dute, eta onartuta daudenek bi.
Beno, hau izan da guztia. Espero dut lagundu izana, eta edozein zalantza baduzue hemen idatzi!
Galaipa