Sugegorri
2015/05/13 21:53
Bideojokoen beste alderdi batzuk eztabaidatzeko gaia: hezkuntza, negozioak...
Sugegorri
2015/05/13 22:05
Beno ba, lehenengo mezuan azaldu dudanez, bideojokoen beste alderdi batzuk eztabaidatzeko zabaldu dut gai berri hau. Badaude osasun arloan, hezkuntzan, negozioetan erabiltzen diren bideojokoak eta gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari direnak.
Landerri erantzunez, ni bideojokoak hezkuntza arloan aplikatzeko lan bat garatzen ari naiz, bideojokoetan "harrapatuta" geratzera bultzatzen gaituen indar hori hezkuntzan aprobetxatzeko.
Momentuz, eta laburki azalduz, jokoak hezkuntzan hiru era ezberdinetan erabil daitezkeela ondorioztatu dut:
-Jokoen teknika hutsak erabiliz: gelako ekintzak joko gisa planteatzen dira ikasleen motibazioa eta jarrera handitzeko. "Esperimentatuz ikastea" ere bultzatzen da.
-Edugameak baliatuz: ikasketa jakin bat burutzeko pentsaturiko jokoak dira hauek.
-Bideojoko arruntak gelako ariketak bideratzeko erabiliz: bideojoko komertzialak erabiltzen dira ikasketari zentzua eta norabidea emateko, eta ikas-unitateak horien inguruan antolatzen dira.
Hirurek dauzkate abantaila eta desabantailak (bideojoko komertzialak euskaraz aurkitzea edo edugame motibagarri bat topatzea, esaterako) baina orain irakaskuntza arloan dauzkagun zailtasun batzuk gainditzeko teknikak izan daitezkela uste dut.
Urtzi Odriozola
2015/05/13 22:38 50
Kaixo Sugegorri!! Beno, ni ez naiz irakaslea baina azken parrafo honekin geratu naiz interesatuta... Adibiderik badaukazu?? Loturaren bat edo... Mila esker!Hirurek dauzkate abantaila eta desabantailak (bideojoko komertzialak euskaraz aurkitzea edo edugame motibagarri bat topatzea, esaterako) baina orain irakaskuntza arloan dauzkagun zailtasun batzuk gainditzeko teknikak izan daitezkela uste dut.
Lander
2015/05/13 23:19
Beno ba, lehenengo mezuan azaldu dudanez, bideojokoen beste alderdi batzuk eztabaidatzeko zabaldu dut gai berri hau. Badaude osasun arloan, hezkuntzan, negozioetan erabiltzen diren bideojokoak eta gero eta garrantzia handiagoa hartzen ...Interesgarriak dirudite benetan. Urtzik esan bezala, jarri loturaren bat mesedez.
Sugegorri
2015/05/14 20:32
Kontaktua hartuta, Lander, mila esker!
Hilabete bukaerarako nire ikerketa lan txikia bukatzea espero dut eta ordurako hobeto erantzuteko kapaz izatea espero dut (orain horretan bainabil buru belarri, sentitzen dut) baina hona hemen aurkitu ditudan lotura interesgarri batzuk:
-Jokoen teknikak gelan erabiltzen dituztenak: gelako dinamika joko bihurtzean oinarritzen dira, ikasleak jokalari bihurtzen dira eta misioak bete edota mailaz igo behar dute aurrera egiteko. Adibide errez bat Santiago Vallejok proposatzen duen adibide hau izan daiteke, Zombiologia. Biologia irakasteko zombi izurrite bat aztertu behar dute ikasleek (nire irakasleek horrelakoak erabili izan balituzte, ziur orain biologoa izango nintzena!):
http://zombiologia.com/
-Edugameak erabiltzen dituztenak. Zerbait ikasteko bideratuta dauden jolasak Brain Training antzekoak. Ingelesa ikasteko hainbat daude, matematikak, simuladoreak... Euskara ikasteko ezer gutxi. Ikastolen Elkarteak 2006 urrunean plazaratu zuen bat, baina ingelesa ikasteko. Hauen arazoa da ez daudela dibertitzera bideratuta, ikastera baizik. Arazoa: ikasleak ez dira motibatzen, eta berdinetan gaude sarritan.
Ingelesa ikasteko laster argitaratzeko asmoa duten Xenos Isle aipatu dut: http://www.xenos-isle.com/
-Bideojoko komertzialak erabiltzea ikasketa "hari" gisa (nire lanean proposatu nahi dudan alternatiba): kasu honetan bideojoko komertzial "arruntak" erabiltzen dira ikasketari helburuak jartzeko eta ikasleak motibatzeko. Adibidez, Civilization jokoa moldatuta, historia irakasteko erabil daiteke edo MMO jokoak hizkuntza ikasteko (beste jokalari batzuekin komunikatu gaitezkeelako). Arazoa, berriro ere, euskararen presentzia urria izango genuke (momentuz!).
Lander
2015/06/12 11:00
Kontaktua hartuta, Lander, mila esker!Aupa Ander!
Hilabete bukaerarako nire ikerketa lan txikia bukatzea espero dut eta ordurako hobeto erantzuteko kapaz izatea espero dut (orain horretan bainabil buru belarri, sentitzen dut) ...