Foroa Estrategia: Crusadier King 2

Game Erauntsia Estrategia Crusadier King 2

Karrax
2015/12/04 22:42 30

# Crusadier King 2

Arazo bat dekot: Erreinu batzu dekodaz, leoi, nafarroa, asturias..., baina hiltzen nahizenean semeetariko bat izango da nire pertsonaia baina beste semea ia erreinu guztiak eroango dauz. Nola egin dezaket erreinua osoa batek bakarrik eroateko? Eskerrik asko


Iker Bellido
Game Erauntsiako Kidea2015/12/08 12:23 55

# Re: Crusadier King 2

Kaixo karrax:

 

Erreinuen mobida nahiko konplikatua da. Zaiatu behar zara gaztela duen sistema kopiatzen edota jartzea erreinu guztiak primogenitoak eramatea. Horretarako Nafar Erresumaklo legeak aldatu behar dituzu, dakizunez Nafar Erresuman denek jasotzen zuten lurralde atal bat atal berdinetan, beraz bi seme badituzu eta bi erreinu erreinu bat izango da seme bakoitzarentzako horregatik neure saioetan ez ditut erreinu berriak sortzen momentuz. Hopraintxe begiratzera noa zelan daukan gaztela prestatuta eta nola deitzen den primogenitoaren legea.

 

Gaztela duen sistema kopiatzxea da hoberena: agnacion-cognacion primogenitura dauka erreinu guztietan. Baina horretarako ez banabil txarto basailo guztiak pozik izan behar dituzu eta erreinuen nagusia izan behar zara.


Karrax
2015/12/10 22:32 30

# Re: Crusadier King 2

Eta tamaño de heredad nola aldatu daiteke??

 

Portzierto lehengo arazoa ultimo ez dakit zerekin ere konpondu daiteke, gainera errezagoa da


Iker Bellido
Game Erauntsiako Kidea2015/12/11 17:03 55

# Re: Crusadier King 2

Herendadeko tamainia erreza da konpontzea: Administrazioa hobetuz uste dot zala herendade ahundiagoa izan dezakezu baina erarik errezena da basailoei edo gorteko gendeari lurrak emoten. Horretarako klika itzazu zure pertsonaiaren irudian, gero joan basailuen edo gorte pestainara ( ez eman edonori begiratu pixkat haien trebezien arabera baliteke zure kontra matxinatzea erreztasun gehiagorekin ) behin hautatuta nor klikatu eskumako botoiarekin bere irudian eta klikatu " otorgar titulo hacendado ", hor eman ahal dizkiozun lurraldeak dira baina bera beti zure menpe egongo da zure basailua izango delako. Nik normalean " incluir titulos menores " karratua aktibatzen dut, era horretara tipo bateri adibidez bartzelonako dukatu osoa ematen diot eta gero bera nahai duen bezala banatzen ditu titulo txikiagoak ( alkatea, obispatua, etb ), lasai, beste hauek beti zure menpe egongo dira, zuhaitz baten antzera: zu---- Bartzelonako dukatua duen tipoa------ obispatua, alkatea, etb

 

Erreinuea aldatzea ez da ez erraza ez zaia xD, behin erreinu bat bereganatuta 10 urte pasa behar dira eta zure basailu guztiak zurekin pozik egon behar dira legeak aldatu ahal izateko. Nafarroakoa utzi dezakezu dagoen bezala eta era horretara lehenengo semea ( nagusiena ) eramango du. Beste erreinuak " agnacion-cognacion primogenitud " jarri beharko zenuke, era horretara seme nagusiena eramango ditu. Horretarako joan behar zara zure pertsonaiaren irudiaren ondoan dagoen menura. Horko bat " leyes " deitzen da eta hor agertuko zxaizkizu bereganatuta dituzun erreinu guztien eskutuak eta beherago suzesio lege esberdinak.

xD Badakit informazio asko dela ez bazara ondo ulertzen esan eta bideorenbat egingo det beharbada errazago izango dela


Karrax
2015/12/12 11:48 30

# Re: Crusadier King 2

Bideoren bat egingo badozu, kontun artzeko gaiak

  • Tamaño de la heredad(eta es de vasallos)
  • Komertzioa
  • Erreinuen tratamendua