Iban Lantxo
2016/05/12 14:39
Epa! Bada, ROMen itzulpen kontuak bideratzeko. Bakoitzak bere aldetik jo beharrean, interesgarria izan daiteke gure esfortzuak koordinatzea. Horretarako, foroa leku egokia izan daiteke. Zer moduz gure trebetasunak aipatuz hasten bagara? Ni testuak beraiek itzultzen ongi molda naitekeela uste dut. Alta, informatikari buruz oso gutxi dakit. Orain arte egin dudana programa dedikatuak erabilita izan da: KiddEd "Alex Kidd"en kasuan, eta orain nabil lehenengo "Zelda"rekin ZeldaTech erabiliz. Bota zuenak!
andralio
2016/05/16 22:11 30
Ieup! Plazer bat jokuk euskaratzeko prest dagon jende gehio ezagutzea, ni ere ondoen testua bera (espresioak, euskalkiak, ...) itzultzen sentitzen naiz ondona. Transhelxtion eta bestelako editore hexadezimalakin saltseatu izan det eta oinarrikin moldatzen naiz. Ondo legoke joku "potentek" itzultzeko lan talde bat sortzea, nik uste azkarrago eta erosogo egingo genukela lan. Horrela bakoitzan egoera dala eta ez da proiektu bat edo bestea geldittuko eta denok motibauko gea. Ze iruitzen?
Urtzi Odriozola
2016/05/16 22:42 50
Aupa Andralio! Bai, primeran iruditzen zait! IPS partxeak gordetzeko biltegi bat ere jarri dut hemen: Jokoen itzulpenak. Hor egoera ezberdinetan aurkitzen diren jokoak jar ditzakegu: erdizka daudenak, amaituta baina probatzeko (zuzenketak egin ahal izateko...) eta amaitutakoak.
Proiektu luzeetarako hor eskegi eta denon artean itzultzea proposatzen dut. Ea jokotegi (liburutegi) hori elikatu eta benetako euskarazko retro artxibo on bat bihurtzen dugun!
Animo!