Foroa Jokoen itzulpenak: Pokemon Ruby

Game Erauntsia Jokoen itzulpenak Pokemon Ruby

Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2016/05/18 09:18 215

# Pokemon Ruby

Atzo probatu nuen euskarara ekarritako Pokemon Ruby jokoa eta ustez itzulia dagoen gehiena errepasatzeko aukera izan nuen. Badirudi Ciudad Férrica (Burdin hiri ??) ingurutik aurrerako jendea erdalduna dela jokoan ;)

Beraz, oraindik ere dexente faltako da itzulpenak egiteko. Tipografiako zenbait akats ikusi baditut ere, orokorrean ondo itzulita dagoela esango nuke. Zenbait hitz (ekintza) moztuta ageri dira eta esaldiren bat ere testu kaxatik ateratzen dela ikusi ahal izan dut.

Zenbait eraso zuzendu beharko dira:

  • ATIGOA: Hau Latigoa izango da ezta?
  • ADA POZ.: Hau ere ZIZTADA POZ. izango da?

Bestelako proposamen batzuk:

  • KORRI: IHES edo agian hobe...
  • so eraginkorra: Hau ere moztuta. Oso eraginkorra beharko luke
  • Entrenatzaileeen zenbait izen: Adibidez, GAZTE JAVI bezala agertzen dira. Posible al litzateke horri buelta ematea? JAVI GAZTEA bezala hobeto geratzen da.

Beno, horiek oraintxe bururua etortzen zaizkidanak. Hurrengoan kuadernotxo batean apuntatuko ditut eta zehatzago ekarri.



andralio
2016/05/18 11:59 30

# Re: Pokemon Ruby

Iepa!

Lehenengo eskerrak eman testue irakurtzen emandako denboragatik, nahiko astune izan daiteke npc guztiekin banan bana hitz egitea.

Rom hau oraingoz "alpha" fase baten dagola esan dezakegu, interfazean zenbait akats handi ditu besteak beste, ala ere egiten hasi nintzenean denari eman nion egurra, hau da, jolastu eta probatu ahala 100% edo behintzat ahal nuen guztia itzuliz, baina segituan aldatu nuen metodoa eta mometu honetan horrlako zerbait irudikatzen dut:

  1. Jokuko script nagusi guztiak eta npc/interazkzioa euskaratzea.
  2. Izenak euskaratzea (Pertsona, hiri, mendi, objektu eta erasoak besteak beste)
  3. Aldagaiekin zerikusia duten testu zatiak aldatzea (### ha sacado ### edo ### recibio ## itxurakoak, hauetan deklinabideekin zer egin oraindik ere ez dakidalako)
  4. Aurreko hiru faseak zuzendu eta era berean jokuaren Interfazean egongo liratekeen edo aldatzekozailagoak liratekeen testuak aldatzea (Titulu pantaila, menuetako aukerak, PS/PP, Nivel eta horrelakoak)

Beraz, datak direla eta nahiko geldi badago ere udan aurreratzeko asmoa daukat, zentzu horretan 2. pauso horretarako Izenak euskaratzeko leku bat egotea litzateke honena (lehendik foroan dagoen terminologia atalean adibidez).

*Itzulpenari ekarpenak egin nahi izatekotan hitza edo esaldia bere horretan kopiatu, letra larri eta xeheak mantenduz. Scriptean ilara aldaketa egongo balitz hori ere bai.


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2016/05/18 14:34 215

# Re: Pokemon Ruby

Aupa Andralio! Terminologia atala zerbait orokorragoa da... Adibidez, lehen ez dut aipatu baina POZIO hitza ikusi nuen elkarrizketa batean, baina Asterix eta Obelixen oso erabilia da EDABE. Horrela jaso genuen terminologia atalean:

http://gamerauntsia.eus/terminologia/bilatu?term=edabe

Horrelako hitzak bai jarriko eta eztabaidatuko nituzke terminologia atalean. Termino askok gero bestelako jokoetarako ere balioko dutelako. Batez ere motxilako objektu eta horrelakoak.

Izenak zerbait zehatzagoa dira eta nire proposamena hementxe bertan proposatzea litzateke onena, dagoeneko irekita dagoen hari honetan. Bestela lana sakabanatuko dugu eta... Zer iruditzen?

Gainerakoan plana oso ona iruditzen zait! Zuk esan non behar duzun laguntza!