Foroa Jokoen itzulpenak: Skyrim euskeratu
Ander
2019/01/16 01:01
# Skyrim euskeratu
Epa!
Noizbait pentsatu dozue Skyrim euskaratzea? Badakit joko erraldoia dela baina itzultzeko oso erraza (itzulpen-programa bat du eta guzti, modak itzultzeko erabiltzen dena gehienbat baina testu guztiak itzul daitezke bertatik)
Uste dut joko kurioso bat geratuko zela XD
Nik joko osoa itzultzeko ez dut indarrik baina minihitzegi bat egin nuen azpertuta nengoela eta partekatu nahi dut:
- Sangre de Dragón: Dragoijaio
Comarca (capital) - erkidegoa (hiriburua)
- Comarca de Carrera Blanca (Carrera Blanca) - Lazterzurialdea (Lasterzuri)
- El Pálido (Lucero del Alba) - Zurbila/Zurbilur (Goitizar)
- Falkreath (berridatzi 3 bider)
- Haafingar (Soledad) - Haafingar (Solitude)
- Hibernalia - Negugotor (erkidegoak eta hiriburuak izen bera dute)
- La Cuenca (Markarth) - Arroa (Markarth)
- La Grieta (Riften) - Arraila (Arrailuri) (Riften < Rifton < Rift-town)
- Marka de Hjaal (Morthal) - Hjaal Marka (Morthal)
- Marka Oriental (Ventalia) - Ekialdeko Marka (Haiziri)
Eta gehiago ez dut idatziko uste dut jada gehiegi idatzi dudala eta :'D
Urtzi Odriozola
2019/01/30 13:36 50
# Re: Skyrim euskeratu
Kaixo Ander!
Ba egia esan, oraingoz nahiko proiektu baditugu esku artean eta horietan finkatzea izango da onena. Lan taldea indarrez juxtu ikusten dut eta dagoena aurrera ateratzearekin nahikoa izango da.
Oraingoz, esku artean ditugun hauek ia amaituta daude:
1) Asseto Corsa
2) Foundation
Eta mantenua behar dute gutxienez hauek:
1) SuperTux
2) SuperTux Kart
3) ARK
Animatu laguntzera!
