Urtxulu!
2015/01/10 20:52 30
Erabiltzaile batzuk jokoetarako mapa bat egin nahi baldin badugu, egin dezakegu? Eta hala bada, zuekin kontaktuan nola jartzen gara noiz egin eta nola?
Bingen Galartza Iparragirre
2015/01/10 22:03 55
Aupa Urtxulu
Hemen duzu zerbitzarian zerbait eraikitzeko protokoloa:
Eraikuntza bat egin nahi duren erabiltzaileek foroan post bat idatzi beharko du honako puntu hauek adieraziz:
-Zer da zehazki eraiki nahi dena? (Gero eta landuago hobeto)
-Nork egingo duzue?
-Zenbat denbora beharko da (gutxi gora behera) eta noiz egitea gustatuko litzaizueke?
Adminstratzaileok eskaerak errebisatu eta oniritzia emanda lanean hasi ahal izango zarete.
Ongi izan
Galaipa
Urtxulu!
2015/01/10 22:19 30
Mapa berri bat sortu nahi dugu Gose jokoetarako, mapa bat bakarrik dagoelako eta gainera lag dezente sortzen du hosto asko dituelako. Seguruenik Jason1559, minecraftiano333, slemwer eta nik, Urtxuluk egingo genuke. Nire ustez, 3 ordurekin nahikoa denbora izango genuela, kontuan hartuta kupula zuek egiten duzuela.
Bingen Galartza Iparragirre
2015/01/10 22:22 55
Ados, mila esker zuen laguntzagatik. Gure aldetik ondo dago. Noiz egin zerbitzari barrutik hitz egingo dugu
Galaipa
Bingen Galartza Iparragirre
2015/01/17 22:29 55
Kaixo!
Mila esker Gose Jokoetarako mapa berria egiteagatik. Primeran geratu zaizue, oso originala eta dibertigarria da. Konfiguratu dut eta jolasteko prest dago, ea probatzen dugun :D
Galaipa