Foroa Minecraft: ADI!!! Erabiltzaile izen aldaketa

Game Erauntsia Minecraft ADI!!! Erabiltzaile izen aldaketa

Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2015/02/10 17:01 55

# Izen aldaketa

ADI!! Minecraftean aritzen zareten gehienek jakingo duzuen bezala Mojang-ek otsailaren 4tik aurrera jokoko erabiltzaile izena aldatzeko aukera jarri zuen. Honek guztiz aldatu du zerbitzariarietan jokalariak identifikatzeko modua, eta gure zerbitzarian arazo batzuk sortu ditu. Askok dagoeneko aldatu duzue izena eta zerbitzarian ezin sartu zabiltzate. Dagoeneko badugu arazoaren konponbidea, baina desabantaila bat du: Inbentarioak eta enderchest-ak (Motxila) ezabatu egiten ditu. Zuen gauzak galdu nahi ez baldin badituzue, gorde dena etxeko kutxetan.

Ostiral arteko (hilak 13), egun hau bera barne, epea emango dugu hau egiteko.


Ongi izan eta barkatu eragozpenak!


Galaipa


GoikoTex!
2015/02/16 14:47 30

# Re: Izen aldaketa

Zure erantzuna...Baina nola egiten dugu berriro sartzeko?


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2015/02/16 19:08 55

# Re: Izen aldaketa

Kaixo Goiko!
Larunbat eguerdian egin genuen eguneraketa eta prest gaude sistema berriarekin lan egiteko. Erabiltzaile izena aldatu ez baduzu ez daukazu ezer egin beharrik, bestela esan zein den izen berria eta sarbide baimena emango dizugu.

Laster arte!


Galaipa


Urtxulu!
2015/02/19 23:09 30

# Re: Izen aldaketa

Inbentarioa eta ender chesta erraz errekuperatu daitezke baina etxea eta kutxak jadanik ez dira geureak: Nik lehen Urtxulu izena nuen eta orain Urtxulu_8, horrenbestez etxea Urtxulurena da eta ez Urtxulu_8rena. Errekuperatu daiteke etxea?
Eta bide batez, jada ez naiz VIP, hori ere konpondu daiteke?


Antton
2015/02/20 14:51 30

# Re: Izen aldaketa

Nik bola berreskuratuko ditut partzelako baimenak?


ondo pasa ta agur!!!


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2015/02/20 20:29 55

# Re: Izen aldaketa

Barkatu zerbitzarian azken egunetan sortu diren arazoengatik.

Urtxulu: Konpondu dut zure partzelaren eta vip-aren arazoa. Esango didazu ondo egin dudan :)

Antton: Ez dut ze partzelatan bizi zaren aurkitzen. Non bizi zara zeazki?


Galaipa


Antton
2015/02/20 20:40 30

# Re: Izen aldaketa

Bilbon partzelatara joateko zubia pasa eta Ezkerretara lehena.
pd:bi bizi gara, baina berak badauzka baimenak.


ondo pasa ta agur!!!


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2015/02/20 20:42 55

# Re: Izen aldaketa

Listo! Konponduta


Galaipa