Foroa Minecraft: UHC Euskal Herria

Game Erauntsia Minecraft UHC Euskal Herria

Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2015/08/28 12:11 55

# UHC Euskal Herria

UHC EH bat antolatzeari buruzko eztabaida


Galaipa


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2015/08/28 12:27 55

# Re: UHC Euskal Herria

Kaixo!

Azken aldi honetan askok eskatu didazue UHC*  bat antolatzeko zerbitzarian. Egia esan, ideia polita da, baina konpromiso oso handia eskatzen du jokalarien aldetik: Jardunaldiak luzeak dira, denek aldi berean egon behar dute konektatuta etab. Laburbilduz, jokalari guztiek dena eman behar dutela jokoa behar den bezala ateratzeko. Ni prest nago alderdi tekniko guztian laguntzeko (Zerbitzaria, plugina, mapa), baina antolakuntzaz zuek arduratu beharko zarete, zuek erabaki beharko duzue zer, nola eta noiz egin. Horregatik zabaldu dut hari hau, antolakuntzaz eztabaida dezazuen.

Nik uste oso dibertigarria izan daitekeela ondo antolatuz gero, beraz animo!

 

*UHC: PVP masibo bat dela esan dezakegu. Jokalariak, biko taldetan, mapa batean askatzen dira, helburua talde guztiekin akabatzea dutela.  Hasieran talde bakoitzak bere bidea hartzen du borrokarako errekurtsoak biltzeko, eta ondoren pixkanaka borrokan hasten dira. Hardcore moduan jolasten da, horrek dituen ondorioekin: Bizitza ez berreskuratzea, etab... UHC batek orduak eta orduak irauten ditu, eta horregatik jardunaldi desberdinetan zaititu ohi da.


Galaipa


Andoni Velasco
2015/08/28 12:32 30

# Re: UHC Euskal Herria

neregatik bai baino ikastola hasi aurretik egin beharko genuen bestela...

 


████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████By Andoni_22

████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████████


Amukela
2015/08/28 14:03 30

# Re: UHC Euskal Herria

Nigatik ebai baina ikastola hasi aurretik ere.


Iker Bellido
Game Erauntsiako Kidea2015/09/03 21:41 55

# Re: UHC Euskal Herria

Neu apuntatzen naz egin nahai badezue


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2015/09/04 15:00 55

# Re: UHC Euskal Herria

UHC plugina prestatzen hasiko naiz gaur. Azkenean ez bada ezer ateratzen, beste baterako prest izango dugu :D

 


Galaipa


Patxi Ordozgoiti
2015/09/06 00:10 35

# Re: UHC Euskal Herria

Nik asko sentitzen dut baina ez dakit nola ibiliko naizen denboraz aste honetatik aurrera, eta ezin dut halako kompromezu bat hartu :S