Foroa Minecraft: Mc HARDCORE ERRONKA

Game Erauntsia Minecraft Mc HARDCORE ERRONKA

EuskalGaming
2015/09/05 14:38 30

# Mc HARDCORE ERRONKA

Sinplea da, dibertigarria eta Youtuber askok egin dute iada. Mc Hardcore mapa bat egitean datza, printzipioz seed berdinarekin, eta bideoak igo ala (denek aldi berean, polita litzateke) youtuberrak gero eta gutxiago geldituko dira, batek irabazi arte.


EuskalGaming


EuskalGaming
2015/09/05 14:40 30

# Re: Mc HARDCORE ERRONKA

Zazuradia hasia da maparekin beraz bere seed-a erabili genezake. "Proiektu" hau parte hartu nahiduenarentzat da, ez du inor behartzen.


EuskalGaming


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2015/09/05 15:17 55

# Re: Mc HARDCORE ERRONKA

Kaixo Euskal!  Ikusten dudanez uhc kontzeptu desberdinez aritu gara hizketan. Zu eta zazuradia hardcore partida normalaz ari zineten hizketan, eta besteok(edo ni behintzat) youtuber espainol batzuek modan jarri duten uhc txapelketaz . Beraz, bi gauza desberdin dira jajaja. Desberditasuna argi ez duzuenontzat hona azalpena.

Hardcore normala: Minecraft partida normal bat da, baina zailtasun askoz handiagoarekin. Hiltzen bazara betiko da.

UHC txapelketa: Hardcode moduan jolasten den pvp partida da. Hunger Games-en jokoaren antzekoa, baina balibideak jokalariek lortu beharko dituzte. Jokalariak borrokarako presdtastu beharko dira eta horretarako bakoitzak bere bidea hartzen du hasieran: minara joan etab. Helburua gainrrako talde guztiak hiltzea da. Berezitasun gehiago ditu, krafteo berriak, txikitzen doazen paretak etab

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Galaipa


Zazuradia
2015/09/06 18:29 5

# Re: Mc HARDCORE ERRONKA

Aupa gaztek! Ni Hardcore Erronka-kin hasi naz ia. EuskalGaming-ekin hitzegiten egon naz twitter bidez eta beste batzuei be zeozer komentau dotzuet. Dana dala, hamentxe jarriko ditxut ni jarraitzen nabilen mekanika eta nere usteak:

-Minecraft 1.8.8 vanila Optifine MOD-akin (badakit mod bat sartuta vanila galtzen dala, baina bestela ezin dot ondo jolastu, eta ez dau jokua inola aldatzen.)

-2.0-an nere aurpegitxo polita erakusten. Hau ez da biherrezkua, baina nere reakziñuak grabauta geratzia nahi dot. Hardcore ez da broma bat! haha

-Generalki 20 minutuko kapituluak, 40 zeozer berezixa agertzen bada (boss-fight-ak, eraikinak, arriskuren bat...) bi kapitulotan "berdiña" ez agertzeko.

-Eraikin aspergarri bat itxen badot bidixua moztu ingo dot seguraski. Inoiz grabatzen utzi barik, alde batetik aspergarrixa ez izateko eta bestetik, hiltzen banaz, grabauta geratzeko. Beti grabatzen.

-Seed-a elkarbanatziaren kontrakua naz, printzipioz. Alde batez, beste jokalarixek/ikusliek ez "spoileatzeko" bestiei nun dazen gauza garrantzitsuak, eta bestetik, nik, bestien erronka ikusten banabil, ez dotelako jolasten nabilen mundua nola dan beste ikuspuntu batetik ikusi nahi. Bakoitza bere munduan, pista barik, gida barik, laguntza barik eta bakar bakarrik. :) Dana dala, hau eztabaidau ahal dogu, eh? Ez da fijua.

-Noiz publikauko ditxudan eta zelan? Ba eztakit. Egixa esan, ez dot gura nere kanala Minecraft-era orientatzia, horregatik kapitulo bat eta bestian tartian zeoze salteauko dot. Eta zenbatero? Ba momentuz 2-3 egunero bidixo berri bat egotia nahiko nauke, baina beti ezin dot grabau edo editau, orduan eztakit zela jungo dan. Nigatxik, danok batera kapituluak igotzen jutia nahiko zaila ikusten dot.

 

Pentzau biher da baitxa, hau nere lelengoko Hardcore serixua dala. Inoiz ez dot modalitate hontan jolastu, hortaz, nahiko zaila ingo jat gauza batzuk. Honen ostian UltraHardCore erronka bat 2-ko ekipotan ez nauke txarto ikusiko, hahaha. Baina hori beste tema bat da. UltraHardCore EuskalHerria bat ein eta nazioartekuekin batera igo. Baina gogoratu ez dala txantxa, eh? bost ordu segido diela tensiñuan eta grabaketak ezin die txarto urten! (horregatxik nik ezin dot in ointxe bertan, ordenadore kaxkar honekin beldurra ematen duzta grabaketa batzuetan konpromezua hartzia.)

Bueno, ze iruditzen jatzue? Ondo? Komentau gure dozuena eta espero ideia gustatzia! ^_^


Eta ala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan!! Eskerrikasko bukaerararte geratziagatxik! Bota txorradaren bat hamen beheratxuau eta ez galdu hurrengoko bidixua, ni izen biher naz, ta, HURRENGO YOUTUBER-EN ERREGIA!!


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2015/09/10 15:45 55

# Re: Mc HARDCORE ERRONKA

Oso gustora ikusiko ditut zuen hardcore bideoak!  Binakako hardcore erronkari buruz, nik uste oso ondo egon daitekeela, baina orain ikasturtea hasi dela eta zail ikusten dut. Zer iruditzen gabonetako oporretan egiten badugu? Bitartean dena prestatzen eta erabakitzen joan gaitezke.


Galaipa