Foroa Minecraft: Towny barneratzea

Game Erauntsia Minecraft Towny barneratzea

TiNI
2016/01/17 12:47 30

# Towny barneratzea

Nire ustez towny plugin-a ondo egongo legoke zerbitzariak duen hiri konfigurazioarekin, zer deritzozue?


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2016/02/03 16:07 55

# Re: Towny barneratzea

Plugina oso ona da, baina ez dakit gure zerbitzarirako oso aproposa den. Oraingo partzela sistemarekin ondo moldatzen garela iruditzen zait. Zer iruditzen zaizu zuri? Zer somatzen duzu faltan?

 

Eskerrik asko


Galaipa


TiNI
2016/02/09 20:44 30

# Re: Towny barneratzea

Erabiltzaileen askatasuna, norbaitek partzela bat nahi izatekotan admin baten beharra behar du. Gainera towny partzeletan erraz jarri daitezke baimenak (adibidez hiri bateko bizilagunek bakarrik zona publikoetan aldaketak egitea edo ez). Partzela bakoitza 16x16 bloke dira: chunk bat. Nire ustez oso ondo dator bat herri sistemarekin eta edozeiek bertan bizitzeko aukera izatea partzela baten barruan. Ni prest egongo nintzateke tutorial bat egiteko komando errazenekin.


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2016/02/20 18:55 55

# Re: Towny barneratzea

Azkenean gure partzela sistema propioa garatzea erabaki dut. Orain daukaguna bezalakoa, baina eroste automatikoa gehituz. Baimenak emateko sistema eta partzelara telegarraiatzea ere hobeto nahiko nuke


Galaipa