Foroa Minecraft: Minecraft zerbitzariko fitxategiak

Game Erauntsia Minecraft Minecraft zerbitzariko fitxategiak

Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2017/01/09 21:06 55

# Minecraft zerbitzariko fitxategiak

Minecraft zerbitzariko mapen eta pluginen fitxategi guztiak hemen deskargatu ditzakezue:

Mapak:

Mundu nagusia (Bai  badakit gameR_erauntsia duela izena, bere garaian gaizki jarri genuen eta...)
Partzelen mundua
SkyWars
TheTowers
Jokoen mundua

Lehengaien munduko mapak ere hemen dituzue, baina X denboratik behin ezabatzen genituenez ez duzue ezer askorik topatuko.
Infernua
Lehengaien mundua
Amaierako mundua

Pluginak:

Plugin karpeta (.jar + konf)

Espero dugu baliagarria izatea :D


Galaipa


lolailolailo12
2017/07/07 13:40 30

# Re: Minecraft zerbitzariko fitxategiak

Pena handia ematen du, kristoren barreak botatzen genituen, kristoren haserreak ere izan genituen (lagun on guztien artekoak bezala). Eta orain, nire online-zerbitzarietan lehenengoa zena ixteak kristoren pena ematen dit. Dena emango nuke, horrelako momentu gehiago bizitzeko aukera izango bagenu. Espero dut, noizbait, agian, zerbitzaria abian izatea eta ni, nire lagunekin batera, bertako munduan murgiltzea...

Bihotz-bihotzez eskertzen dizuet administratzaile, youtuber eta erabiltzaile guztioi, zerbitzari euskalduna irekitzeko eta bertan jolasteko gogo eta kemenarengatik, badakit eta Minecrafteko munduaren atzean ni bezalako hainbat pertsona daudela, jo ta ke lanean 'Gamer munduak' hizkuntza bat gehiago izateko!


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2017/07/16 18:19 55

# Re: Minecraft zerbitzariko fitxategiak

Kaixo Aitor!

Lehenik eta behin barkatu hain berandu erantzuteagatik... Gaur arte ez dut zure mezua ikusi.

Asko hunkitu naute zure hitzek ;). Zerbitzariak arrakasta zu bezalako jokalariei esker izan zuen. Eskerrik asko!

Esan genizuen bezala, zerbitzaria ez dugu betiko itxi. Laster izango duzue gure berri!


Galaipa