Zerbitzariari buruzko galdera nagusiak
Bingen Galartza Iparragirre
2014/10/07 18:29 55
Ohiko galderen zerrenda bat prestatu dugu zuen zalantzak argitzeko. Irakurri eta gero zalantzaren bat izaten jarraitzen baduzue galdetu beldurrik gabe!
Zer da GE Minecraft Euskal Zerbitzaria?
GE Minecraft zerbitzaria lehen euskal Minecraft zerbitzaria izango da. Jokoa bera euskaratua badago, baina zerbitzaririk ez. Hau da, euskaraz eta euskaratik zerbitzari berean jolastuko duen Minecraft komunitatea garatu nahi dugu. Falta hori zegoela sumatu genuen eta proiektuari ekin genion. Momentu honetan hainbat kide gaude lanean baina zerrenda irekia da, edozein laguntza ondo dator.
Noiz irekiko da?
Oraindik ezin dugu data zehatzik jarri.Gogor ari gara lanean, baina zerbitzari landu bat nahi dugu. Gure aurreikuspenen arabera urte berriarekin batera zabaltzea espero dugu.
Nola finantzatuko da zerbitzaria?
Zerbitzaria erabiltzaileek egindako dohaintzen bidez finantziatuko da, paypal bidez edota crowdfunding plataformak erabiliz.
Zer abantaila lortuko ditut dohaintza eginez gero?
Zerbitzaria beteta dagoenean sartzeko aukeraz gain beste hainbat abantaila bisual emango zaizkizu: Txata koloretan, maskotak, (zerbitzariari hobekuntzak eskatzeko tiketa)?… Dohaintzak egiteko aukera zabaltzen dugunean zehaztuko dugu hau.
Ezin dut dohaintzarik egin, zerbitzarian jolas al dezaket?
Noski baietz! Zerbitzaria guztiz dohako da. Hala ere kontuan hartu zerbitzaria zabalik mantentzeak gastu batzuk dituela, eta denon artean ordaindu ezean ezinezkoa izango dela hau mantentzea. Ordaindu beharreko urteko kuota ez da horren beste eta animatu zaitez!
Zertara bideratuko da dohaintzekin lortutako dirua?
Crowfunding-arekin eta bestalako paypal dohantzekin eskuratutako diru guztia zerbitzaria zabalik mantentzeko izango da. Gutako inork ez du ezer eskuratuko.
Zer behar da zerbitzarian jolasteko?
Minecraft jokoa deskargatuta izatearekin nahikoa da. Ez da inolako “mod” edo bestelako gehigarririk deskargatzea behar.
Zer bertsiotan egongo da zerbitzaria?
Zerbitzaria Minecraft 1.7 bertsioan egongo da, baina 1.8 arekin sartzeko aukera ere izango duzu.
xBox, android edo ps3 ko Minecraft bertsioarekin sartu al izango naiz?
Ez, tamalez kontsola eta PC zerbitzariak ez dira elkarren artean bateragarriak
Zenbat jokalarik izango dute sartzeko aukera?
Aldi berean zerbitzarian sartuta 30 jokalari egon daitezke. Sartzeko lehentasuna dohaintza egin dutenek izango dute. Zenbat eta diru bilketa handiagoa egin, jokalari kantitatea handitzea eta beste hainbat hobekuntza gehitzeko aukera aztertuko da.
Galaipa
Bingen Galartza Iparragirre
2014/10/18 11:18 55
Twitter bidez galdera bat luzatu zigun Igor Leturiak: Nire semeak "Puentes", "Defender la villa" eta horrelakoetan aritzen dira... Horietan ibili ahal izango da?
Gure zerbitzaria "Survival"-ean zentratuko da gehienbat, hau da jokoaren oinarria. Hala ere, minijoko dibertigarri ugari izango ditugu: bow spleef, tnt-run, hunger games...
Zuk aipatzen dituzunak zerbitzari handietakoak dira. Jokalari asko behar izaten dira, eta teknikoki ere oso konplexuak dira. Zaila izango da maila horretara iristea.
Baina lasai, zure semeek oso ondo pasako dute eta ez dute aspertzeko betarik izango. Zerbitzaria aurrera doan einean joko eta gauza gehiago sartzen joango gara!
Galaipa
egoninobi
2014/10/26 22:55 35
Aupa danoi! Berria naiz hemendik eta galderatxo bat daukat.
Prestatzen ari zareten zerbitzari horretan Minecraft jokoa pirata dutenak ere sartu ahalko dira, ezta? Jakitearren da zeren nik ez daukat jokoa erosita. Agian animatuko naiz erostera aurreraxeago baina momentuz ez dut asmorik.
Tira, hori baino ez zen. Zerbitzariak itxura bikaina dauka. Lan aparta egiten ari zaretela iruditzen zait. Eta ez bakarrik Minecraftekin, sortu duzuen euskal gamerren komunitate hau aparta da benetan. Zorionak zuei!
Aupa! :D
Urtzi Odriozola
2014/10/27 09:23 50
Kaixo! Mila esker idatzitako hitz horiengatik, horrelako hitzak irakurrita berriz ere indartsu ekingo diogu proiektua aurrera eramateko! :D
Bestalde eta zure galderari erantzuna emanez, Game Erauntsiak ez du pirateriarik bultzatzen, baina hala ere ez dugu kontrolatuko, ez gara polizia lanetan ibiliko. Zerbitzarian jolastu ahal izateko eskatzen dugun gauza bakarra jokoa instalatuta izatea eta bertan euskaraz jolasteko gogoa izatea da, besterik ez. Guk uste dugu jokoa merkea dela, eta erostera gonbidatzen zaituztegu nola ez.
Bada besterik ez, espero dut honekin zure galdera erantzun izatea eta mila esker berriz ere gure komunitatean parte hartu izanagatik! Ondo segi eta hurren arte!
inigo27
2014/12/21 22:53 35
Kaixo, galdera bat neukan zerbitzariaren inguruan, noiz irekiko da?
Bestalde zoriontzen zaituztet zerbitzari hau sortzeagatik eta han egindako lanengatik, ez da batere erraxa minecraftean horrenbeste eraikuntza egitea.
Bingen Galartza Iparragirre
2014/12/21 23:51 55
Kaixo, galdera bat neukan zerbitzariaren inguruan, noiz irekiko da?Kaixo Iñigo!
Bestalde zoriontzen zaituztet zerbitzari hau sortzeagatik eta han egindako lanengatik, ez da batere erraxa minecraftean horrenbeste eraikuntza egitea.
Galaipa
Bingen Galartza Iparragirre
2014/12/23 15:30 55