Foroa MOBA: League of Legends

Game Erauntsia MOBA League of Legends

Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/23 13:30 1180

# League of Legends

Lol-eko mundialak jokatzen ari dira egunotan. Nola ikusten dituzue taldeak. Gai izango dira talde europarrak koreanoei aurpegia emateko edo hauek beste maila batean daude ?



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/24 09:52 50

# RE: League of Legends

Nonbait ikus daiteke streaming bidez (youtuben edo agian)? Agian albisteren bat edo sortu daiteke zuzeneko bideoa jarrita. Trailer bideoak behintzat oso itxura ona dauka! Ez nuen jokua ezagutzen :D



Patxi Ordozgoiti
2014/09/24 13:05 35

# Mundialen nire ikuspegia

Lol-eko mundialak jokatzen ari dira egunotan. Nola ikusten dituzue taldeak. Gai izango dira talde europarrak koreanoei aurpegia emateko edo hauek beste maila batean daude ?

theprodigyeh
Oraintxe bertan, eta aurreko astean bai korearren bai txinatarren maila ikusirik, zaila ikusten dut bai Europar taldeek bai Amerikar taldeek zerbait lortzea.

Amerikarrei dagokionez:
  • Egia den arren TSM-k klasifikatzea lortu zuela, ez dut uste SSW , SSB edo OMG-ren aurka ezer egin dezakeenik. Are gehiago ez dut uste oraintxe bertan ALL-i aurre egiteko gai izango zenik.
  • C9-k benetan zaila dauka ALL-ren aurka (Tadle berean daudelarik), baina batez ere NWJ (Najin White Shield) ren aurka. Agian C9 ALL garai lezake, baina petsonalki ez dut uste horretarako mailan dagoenik oraintxe bertan.
Europarrei dagokionez:
  • ALL-ek NWJ-ren aurak partidu gordinak edukiko ditu, baina EULCS split bikaina egin du, eta izugarrizko maila erakusten du oraintxe bertan. Dena dela, klasifikatuko dela uste dudan arren, zaila eduki du bi Samsung taldeen aurka, eta baita OMG edo SHRC-ren aurka.
  • Fnatic-i dagokionez, talde bikaina den arren, eta urte osoan bere maila ona, azken aldi honetan beherakada garrantzitusa nabaritu da, argi geratu zena entrenatzaile berria (Toyz) hartu zutenena. Ez dakit honke lagunduko duen, baina FNC-ek edo oso ondo jokatzen du, edo desastre hutsa dira. Hala talde honekin duda serioak ditut, ez bai dakit oraintxe bertan zein den bere beneatko maila, ezta beren animo maila (honek asko eragiten duelarik beren joko maila)

Beraz, txinatarren eta koreareen aurka lan gogorra edukiko dute, bai Amerikarrek oro har bai FNC (animo maialren arabera). ALLek, bikain jolasten jarraitzekotan, agian Europaren esperantza izna liteke.

TL;DR: Oso zaila edukiko du EU eta NA, Korea eta Txina garaitzeko.


Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/30 23:21 1180

# League of Legends

Barre pixkat egiteko:




P.D: Ez dezala inork gaizki hartu, ni oraindik ez baitnaiz 30 mailara iritsi ere :-D



inigo27
2015/09/01 17:13 35

# Re: League of Legends

Zer iruditzen Game Erauntsiko talde bat sortzea?


andralio
2015/09/22 16:18 30

# Re: League of Legends

Ni prest nau parte hartzeko!!


Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/09/22 16:24 1180

# Re: League of Legends

Zer iruditzen Game Erauntsiko talde bat sortzea?

inigo27

Aupa Iñigo, taldea sortzea ze zentzutan esan nahi duzu ?



inigo27
2015/09/30 16:15 35

# Re: League of Legends

Nik esan nahi nuena da lolean talde bat egitea GE Gameerauntsia izenez adibidez eta rankedak jolastu eta abar, entretenitzeko asmoz. 

Nork daki, agian, LCSko talde bat bihurtu daiteke GameErauntsiko taldea XD.