New Nintendo 3DS Ambassador Edition
Xabier Calvo
2015/01/06 23:21 25
Club Nintendo-ko erabiltzaile batzuk gaur email bat jaso dute Europan saltzen hasi aurretik New nintendo 3DS edizio berezi bat eskuratu ahal izateko.
Niri ere heldu zait, eta pack-ak hau du (bidalitako emailetik hartuta):
"- New Nintendo 3DS (blanca) con una cubierta exclusiva Ambassador Edition (parte trasera), lápiz de New Nintendo 3DS, tarjeta de memoria microSDHC de 4 GB, 6 tarjetas RA, guía rápida y manual de instrucciones de la consola. Precio: 169,99 €.
- La cubierta exclusiva Ambassador Edition (parte frontal). Precio: 9,67 €.
- Las cubiertas de Super Smash Bros. (partes frontal y trasera). Precio: 9,67 €.
- Base de recarga (blanca). Precio: 9,67 €."
Itxura polita du, eta gustatuko litzaidake New 3DS-a edukitzea, gainera inork baino lehen! XD Hala ere denera 205€ dira eta dirua da... Denek diote azkenean espekulatzeko erabiliko dela edizio berezia delako. Zer egin... jejeje.
Ander Intxaurrondo
2015/01/07 09:34 35
3DS bat baldin badaukazu nik ez nuke hartuko. Ez badaukazu, orduan erabaki zaila bai, orain bertan eduki, edo pixkat gehiago itxaron. Kriston gogoak badituzu eta argi baduzu New 3DS bat nahi duzula, aurrera.
Transizioak ez dut uste pena merezi duenik, momentuz noski. Esan zuten joko esklusibo batzuk jasoko zituela, baina orain arte konfirmatutako bakarra Xenoblade da, eta agian Japonian bakarrik salduko dute, eta ez dute gehiagorik anuntziatu. Agian hobekuntza txikitxo batzuk bakarrik nabarituko ote dira? Smashen Miiverse erabiltzeko aukera adibidez? Asian eta Ozeanian egon da salgai hilabete batzuk eta ezer gutxi dakigu oraindik...
Xabier Calvo
2015/01/07 14:28 25
Niretzat argi dago dakartzan berrikuntzegatik ez duela merezi prezio hori ordaintzea. Gehiago da esklusiboa delako, eta beti ere daukadana salduz. Hala ere orain daukadana 3DSXL bat da, eta pantaila hortara ohituta, ez dut ikusten txikia hartzea.
Ander Intxaurrondo
2015/01/07 15:05 35
Nik txikia daukat, ezta okurritu ere hori hartzea, askotan pantalla handiagoa botatzen da faltan.
Xabier Calvo
2015/01/07 17:40 25
batzuk kexu dira 3DSXL-an irudia pixelatuagoa dela, erresoluzio bera mantentzen baita pantaila handiagoan. Hala ere, nik nahiago dut handia, gainera ditudan eskuekin ere erosoago egiten zait XL-a normala baino (XLaren stick-a erabiltzea batzutan desorosoa egiten zait... ez dut nahi pentsa nola ibiliko nontzatekeen txikian...)
Ander Intxaurrondo
2015/01/07 18:02 35
Nik uste orokorrean jende guztia dagoela pozik XL modeloarekin, hainbat foroetan irakurrita gehienek XL gomendatzen dute. Nik gainera, dendatan probatu ondoren eta etxekoakin konparatuta, argi daukat ez nuela erosketa ona egin, gehio itxoin behar nuen, jaja.
Azkenean, bertsio txikia hobea dela diotenak, baliteke harrotasunagatik hori esatea, ez dutelako onartu beraien modeloa baino zeozer hobea dagoela. Baina bueno, gustu desberdinak daude eta azkenean baliozko iritzi bakarra biak eduki dituztenena da, jaja.
egoninobi
2015/01/13 17:13 35
Ni pozik nago nire 3DS XLarekin (pantaila handia eskertzekoa da), eta ez dut uste merezi duenik NEW 3DSa erostea 3DS arrunta izanik.
Baina NEW 3DSarekin dagoen beldurra joko esklusiboena da. Ostiko ederra 3DS arrunta dugunontzat. Espero dut halakorik ez gertatzea, edo gehienez jota port batzuk baino ez ateratzea (Xenobladerekin egingo duten bezala).
Zurrumurru batzuek diote Nintendo luzatu nahian dabilela 3DSaren generazioa, WiiUaren generazioa bukatu arte. Eta orduan bideokontsola erdiportatila-erdimahaikoa aterako dutela (Nintendo Fusion edo antzeko zerbait).
Dena dela Nintendorekin ez dago inoiz jakiterik zer datorkigun. Beti harrituko gaituzte, onerako edo txarrerako, beti. Ea biharko Nintendo Directean zer kontatzen diguten...
Aupa! :D
Xabier Calvo
2015/01/14 00:16 25
Argi dago 3DS edukita New 3DS-a orain hartzeak ez duela zentzu handirik. Nire zalantza eskeinitako esklusiboa delako da, besterik ez.
Ander Intxaurrondo
2015/01/14 00:27 35
Itxaron pixkat. Bihar erakusten dutenaren arabera ikusiko da ea pena merezi duen hala ez. Esaten dute modelo zahar fabrikatzeari utziko diotela, baina exklusibidade interesgarririk ez badago, eta joko berrietan bakarrik nabarituko badira hobekuntza txikitxoak, nahiz eta bi modeloekin bateragarriak izan, orduan argi dago ez duela pena mereziko aldaketa egitea. Bihar ez badute exklusibidaderik erakusten, Xenoblade bakarrik, gehienez jota, orduan ahaztu aldatzeaz, ez da beharko.
Iker Ibarguren
2015/01/29 13:10 55
Ni new New 3DS XL bat erostekotan nado... etxean dudana Nintendo DS bat da ta ez dut erabiltzen.... eguneratzeko garaia! :D