Xabier Calvo
2015/04/14 22:40 25
Xabier Calvo
2015/04/14 22:43 25
Irakurri berri dut analista baten iritziz Nintendo-ren etorkizuneko gailu berria, Nintendo NX bezala ezagutarazi zigutena agian mando bat izango dela. Eta hau beste gailuekin konektatuko dela, Nintendokoak izan edo ez. Berritzailea izango litzateke dudarik gabe, baina niretzat ez dakit jokaldi ona izango litzatekeen Nintendo-ren partetik. Zuek zer deritzozue?
http://www.meristation.com/nintendo-wii-u/noticias/la-nintendo-nx-puede-ser-un-nuevo-mando/1365/2055281
egoninobi
2015/04/17 16:54 35
Aupa Xabi!
Nintendok esan zuen 2016ko E3a arte ez dugula horren berririk izango. Urte horretan aurkezten badute produktu berria, 2017-2018 tartean aterako litzateke merkatura nik uste. Justu hurrengo bideojoko-belaunaldirako.
Horregatik nik uste dut bideokontsola berri bat izango dela. WiiUaren eta 3DSaren ondorengoa. Azken honen bizia urte batzuk luzatu nahian dabiltzala nahikoa agerikoa da New 3DSarekin.
Orduan zer espero behar dugu kontsola berri honengandik? Kontrol modu berri bat ziur. Beharbada mahaigaineko kontsola eta eramangarria izango da aldi berean. Oso posiblea nire ustez.
Bestalde, Nintendok jokalari tradizionalak berreskuratu nahi ditu. Baina hori oso zaila izango da etengabe inobazio berriak sartzen badituzte.
Kontuan hartzekoa da ere DeNArekin sinatutako akordioa eta mugikorren kontu hori guztia. Zaila da imaginatzea zer gerta daitekeen.
Dena dela hau guztia etorkizun urruna da niretzat. Orain WiiUaren garaia da eta Zelda, Metroid, Star Fox eta halako jokoak behar dira. Nintendok hobe du apur bat espabilatzea honetan.
Aupa! :D
Xabier Calvo
2015/04/21 22:19 25
Aupa Egoni,
bai, orain esan dizakegun guztiak espekulazioka dira... baina arrazoi duzu, heltzen denerako pare bat urte pasako dira, eta orain daukagunaz gozatu behar dugu. Wii U-k joko gehiago behar ditu. Nik badut kuriositatea ea StarFox era Metroid-en jokoak nola izango diren...
Hala ere, garbi daukat, Nintendo-k hurrengo mahaigaineko kontsola potentea egingo balu eta horrekin third partyen babesa lortu... kristona izango litzateke... Super Nintendoaren garaian zuen arrakasta... galanta litzateke!
Xabier Calvo
2015/07/17 10:52 25
Beste egunean artikulu bat idaztekotan nengoen Nintendo-ren egoeraz eta izan duen eboluzioaz. Nire iritzi kritikoa azaltzekotan nintzen. Satoru Iwata-ren heriotza dela eta, artikulua pixkat atzeratzea pentsatu nuen. Hala ere, NX-arekin gauzak aldatuko ziren esperantza nuen baina azken berrien arabera, ez dute PS4-rekin konpetitu nahi. Nire irakurketa da ez direla potentzian zentratuko (berriz ere), eta egia esan arduratzen nau. Izatez, innobatzen jarraitzea ona iruditzen zait, baina potentzian ere zentratuko balira kriston kontsola egin ahalko zuten...
Ea oker nabilen...