ibila87
2016/11/08 11:00
¿Ze iruitu zaizue Nintendok orain dela gutxi aurkeztu zuen kontsola berria (Nintendo Switch)?
inigo27
2016/11/12 19:27 35
Nire ustez ideia ona, baina desabantaila asko izan ditzake PS4/XONE edo 3DS arekin: Eramangarri izatean, bateria kantitateak garrantzi handia du. Gainera kontsola normal bat bezala erabili nahi dutenentzat, potentzia ere oso garrantzitsua izango da, WII Uarekin gertatu zaiona berriz ez gertatzeko (multi-plataformen gabezia). Bi puntu horien elkartasun on bat badu, potentzial handia izango du bestela, ez.
Urtzi Odriozola
2017/01/02 10:48 50
Orokorrean prezio bat ordaindu behar izaten dabat edo bestea lortzerakoan, eta nik uste, eramangarritasunaren mesedetan potentzia eta grafikoen prozesamendu altua ekidingo dutela... Agian arrakasta izan dezake mugikortasunak emango dion flexibilitatean, baina nire zalantzak ditut gaur egungo jokalari sutsuenen espektatibak beteko dituen edo ez
inigo27
2017/01/14 15:01 35
330 euro, 32gb , bateria 3-6 ordu (gero 2h 30 min izango da) 720p "tabletak", online ordaindu ta gainera mugikorra behar izan txatentzat eta abar...
Ez dakit ba...
Gainera beste mando batek 110 $.
Nik uste ez badute hau konpontzen, prezio-prestazioak ez daudela batere ondo.
Hori bai, saldu salduko dute Nintendo delako eta joku zoragarriak egiten dituelako.