Foroa Off-topic: Gure buruen aurkezpenak

Game Erauntsia Off-topic Gure buruen aurkezpenak

superandoni
2015/03/06 21:12 35

# Re: KAIXO!!!!!!!!!!!!!

Kaixo, beste erabiltzaile berri bat hemen. Urtzi ezagutzen dut (aspaldiko!)


Gora Nintendo askatuta!


StarKillerNFS
2015/03/07 10:20 35

# Re: KAIXO!!!!!!!!!!!!!

Kaixo danoi! Badaramat hilabete anitz zuen webgunean baina ez nuen neure burua aurkeztu XD. Betidanik gustuko izan ditut bideojokoak (MMORPGak gehien bat), animea eta webguneak garatzea. PCan eta PS3an jolasten dut, beno hobeto esanda jolasten "nuen", ikasketak direla, eta EuskoMangaren proiektuarekin nabilenez (Egonirekin), ezin dezaket asko jolastu. Komunitate honen sorrerak interneten zegoen hutsune handi bat bete du, horregatk, animo! Espero dut uda garaian modu aktibo batean egotea webgune honetan :)


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/03/08 17:11 50

# Re: KAIXO!!!!!!!!!!!!!

Kaixo superandoni eta StarKillerNFS!!

Urte askotarako!! Pozten naiz Andoni, berriz ere elkar topatu dugulako :D. Eta non bestela?!! jajaja. Ea bada StarKillerNFS-k esaten duen moduan, komunitatea aktibo eta txukun bat osatzen dugun!! Ondo ibili!



Xabi
2015/03/11 14:41 5

# Aupa!

Dagoeneko hasi naiz han eta hemen idazten, baina neure burua aurkeztuko dut, jajajaja

Xabi Linazasoro naiz, Indie Totem plataformaren sortzaileetako bat, ingeniaritza informatikoko ikaslea, magoa, jokalaria... Saltsa guztietan sartuta nabil beti.

Twitter, Steam, uPlay, Origin... Horietako guztietan trikuxabi bezala aurki nazakezue :)

Gustatu zait foro hauetan duzuen giroa... Bookmark bat jarri dut iada, hasiko naiz erabilera ematen!

Xa2


Xabi
//from Indie Totem


Iker Ibarguren
Game Erauntsiako Kidea2015/03/11 15:05 55

# Re: Aupa!

Ongi etorri Xabi!!





Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/03/11 15:08 50

# Re: Aupa!

Iepa trikuxabi!!

Ongi etorri!! Komunitateko gainerako erabiltzaileek zure berri hobe jakin dezaten zure profila konfiguratu dezakezu. Horrela bai Twitter, Steam, uPlay, Origin... sare sozial zein plataformetako datuak jarriz, jokalariek errazago aurkituko zaituzte zurekin jolastu naiz edozer komentatzeko.

Bestetik esan, norbait interesgarria aurkitzen baduzu komunitatean baina berarekin kontaktuan jartzerik lortzen ez baduzu (profila bete gabe duelako edo) mezu zuzena bidaltzeko sistema txiki bat daukagu. Erabiltzaile bakoitzaren aurpegi azpian dagoen kartazalean klik eginez irekitzen da :D

Ondo izan eta gozatu!



Xabi
2015/03/12 10:59 5

# Re: Aupa!

Iepa trikuxabi!!

Ongi etorri!! Komunitateko gainerako erabiltzaileek zure berri hobe jakin dezaten zure profila konfiguratu dezakezu. Horrela bai Twitter, Steam, uPlay, Origin... sare sozial zein plataformetako datuak jarriz, jokalariek ...
urtzai
Aritu naiz nire profila txukuntzen, mila esker gomendioengatik :)


Xabi
//from Indie Totem


James Hunt
2015/03/12 21:33

# Re: Aupa!

Aupa! Ni Alvaro naiz, baina "James Hunt" ezizenez ezagutuko nauzue internetetik. Ega prestatzen ari naiz, eta era ezinhobea dela uste dut zuekin bat egitea eta jolasten hastea euskera ikasteko.
Oso gustoko dut Bat Formula, eta Auto simuladore guztiak ere. Izan ere, "iracing" izeneko jokoan harrapatuta nago. FIFAn ere aritzen naiz.
Nire profilean "iracing" zer den  azaldu egin dut labur labur.

Ondo izan gudaris!


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/03/13 14:43 50

# Re: Aupa!

Aupa! Pozten naiz gure komunitatera batu izanaz!! Hemen aukera daukazu zure joko gustukoenak zehaztu eta hauek jokatzen dituzten jokalariak ezagutzeko: http://gamerauntsia.eus/komunitatea/editatu-profil-top

Ondo izan eta berriz ikusiko garelakoan hurren arte!



RXabin
2015/03/24 13:10 5

# Re: Aupa!

Kaixo denori! Ni Xabin naiz, Gabe handiak begiak ireki zizkidanetik Throdi izenarekin bataiatu ninduen Steamek. Xabi "trikuxabi" Linazasoro-k gonbidatu nau, eta komunitate hau erakargarria iruditu zait. Gazte gaztetatik PCaren munduan nabil, MMOtan ibilia, gero FPStan, RTS, RPG... Azken aldi hontan ia edozertara ibiltzen naiz, (Battlefield 3/4, CS:GO, StarCraft 2, AC, Dota 2, ...)

Beno, pozten naiz zuek ezagutzeaz! Eongoatxik!



Look at the sky, men