Lander
2015/03/29 22:05
Iepa frikitaldea! Lander naiz, Bilbokoa. Egia esan ni ez naiz bideojokoetan aritzen. PS2 duela urte batzuk saldu nuen. Garai batean engantxatua ibili nintzen eta badakit zein dibertigarria den (menpekotasunik nahi ez dudalako, nahiago dut engantxatua ez egon).
Beno, kontua da euskaragara.net sortu dudala. Helburua euskara bultzatzea da. Beti nago buruari eragiten euskara ikasleei lana errazteko biderik eraginkorrena bilatzen.
Gamerauntsia oso landua dago ta gainera putamadrea da, hain zuzen, euskara bultzatzeko, batez ere, arlo akademikotik kanpo. Eta arlo hori oso-oso-oso garrantzitsua da.
Nire 3 euskara ikasle, gamerauntsian parte hartzera bultzatu ditut. Eurei, "etxerako lan" hori agindu diet. Ez da etxerako lan makala, ezta?
Arazotxoa da gazte asko ez daudela eskolako testuingurutik kanpo euskaraz aritzera. Batzuek gainera, hiztegi edo gramatika hutsuneak dituzte. Baina tira, laguntzen saiatuko naiz arlo honetan, beste jokalariekin (zuokin) komunikazioa ahalik eta erosoena izan dadin eta denek ondo pasa dezazuen!!!
Youtube-n kanala dut: bisitatzera gonbidatzen zaituztet, ta baita harpidetzera eta bozkatzera!!
Ta hona hemen Durangoko Azokan egin zidaten erreportajetxoa.
Ondo izan & 'kerrikasko karrasko!!!!!!!!!!!!!!!!!
Iker Ibarguren
2015/04/20 23:48 55
Sugegorri
2015/05/06 17:59
Ni Ander naiz, bilbotarra. Play 4an ibili ohi naiz jolasten (ahal dudanetan...) eta istorio eta inguru ederrak dituzten jokoak gustatzen zaizkit gehien bat. Azken aldian jokoak eta bideojokoak hezkuntza arlora aplikatzeko saiakerak ere aztertzen nabil... baten bat ikusi dut hemendik jada!
Besterik gabe, zorionak beharrezko iruditzen zitzaidan webgune honengatik!
Lander
2015/05/13 17:38
Ni Ander naiz, bilbotarra. Play 4an ibili ohi naiz jolasten (ahal dudanetan...) eta istorio eta inguru ederrak dituzten jokoak gustatzen zaizkit gehien bat. Azken aldian jokoak eta bideojokoak hezkuntza arlora ...Aupa Ander, ongi etorri!!
Sugegorri
2015/05/13 22:08
Ni Ander naiz, bilbotarra. Play 4an ibili ohi naiz jolasten (ahal dudanetan...) eta istorio eta inguru ederrak dituzten jokoak gustatzen zaizkit gehien bat. Azken aldian jokoak eta bideojokoak hezkuntza arlora ...landeribEskerrik asko Lander! Gai bat ireki dut horren inguruan eztabaidatzeko eta nik egin dudan ikerketa labur labur azalduz:
Anartz
2015/07/25 20:38
Kaixo!
Hasi zenetik Game Erauntsia sarean ezagutzen dut eta aste honetan izena eman dut komunitatean parte hartzeko asmoz ahal dudan neurrian. Izena ematean komunitate batean zuzenena aurkeztea denez hona hemen nere aurkezpena.
Anartz daukat izena eta une honetan nahiz eta ez izan bideojokuetan oso ohikoa (urte t´erdi edo joango naiz piztu gabe Playstation 3-a) mundu hau interesatzen zait eta honen inguruan proiektutxo batean lanean nago Youtube-rekin zerikusia duena. Proiektua laburtuz, mugikorretan Youtuber desberdinen bideoekin erlazioa duena, aurrerago prest daukadanean gehiago kontatzen joango naiz oraintxe bertan ikerketa arloan nago eta :P
Bizitzan zehar bideojoko askotan jokatu dut eta beno, gustukoen joko retroak dira nahiz eta PS1 irten zenetik Tomb Raider-en ordu pila bat sartu ditut (2012-ko azken Tomb Raider arteko denak pasatuta dauzkat). PS3-an gehien gustatzen zaidan saga Little Big Planet da eta honen inguruan Youtuben bi bideogida igota dauzkat beste kide batekin igota. Lehen bi LBP-ak bakarrik, azkenengokoa ez zer ez dut jokatzen dagoeneko, denboragatik eta aspertu nintzalako (zahartzen edo?)
Beno, ba hori. Zerbait gehiago jakin nahi izanez gero proiektuari buruz bota galderak lasai.
Komunitatea Urtzik ezagutzera eman zidan ;)
Xabi
2015/07/25 22:51 5
Kaixo!
Aupa Anartz! Ongi etorri komunitatera!
Galderatxo bat, nik oraingoz jolastu dudan Tomb Raider bakarra 2012ko reboot-a izan da, eta ikaragarri gustatu zait. Zeinekin jarraitzea gomendatuko zenidake? Lehenengoaren remake-a, Anniversary, daukat Steam-en, esaterako. Zein da zure gustokoena?
Xa2
Xabi
//from Indie Totem
Anartz
2015/07/25 23:07
Kaixo!
Aupa Anartz! Ongi etorri komunitatera!
Nere iritziz Anniversary ikaragarri dago eta remake-a oso ondo garatua. Hau ba nere gustukoen artean dago. Neretzat gomendagarrienak ordena honetan: tomb raider 2, tomb raider (Anniversary) eta tomb raider 4.
Adibidez 5.jokoa eman zioten bueltarekin generazio berrira begira ba ez zuten ondo zuzendu... Gero tomb raider underworld jokoan hobetu zuten eta nahiko jokoa majoa egin zuten
Anniversary jokoaren partida guztiak igota dauzkat youtuben.
Azken jokatu nyena 2012 izan zen eta ez nun bukatu, aspertu egin nintzan. Tomb raider hasieran zeukan esentzia galdu du.
Nire gusturako puzzle gutxi eta shooter antza...disparo gehiegi jokoa izan denerako. Shooterrak ez ditut gustukoen eta horregatik apertura utzi DUT eta amorru pixka bat eman dit...baina shooter itxurak estresatu egiten nau...jeje
Anniversaryn "lehena" izanda puzzle pila eta buruhausteak, hori ds onena joko saga honena
Ez dakit zure galderari erantzun diodan zuk espero duzun bezaka
Uncharted guztiak ere pasatu ditut, gustatu zaizkit baina ez lehen tomb raider bezala, puzzle gutxiago dauka eta.
Ondo izan!
Hank Scorpio
2016/03/08 14:30
Aupa, Nere izena Xabi da, baina orokorrean Hank Scorpio nick-a erabiltzen dut joko kontuetan. Aspalditik daroat joko eta internet munduan sartuta eta euskal komunitate bat sustatzea ezinbestekoa eta gainera kontu aberasgarria dela deritzot. Horregatik nere aurkezpen txiki hau, ahal den neurrian laguntzerik badago iniziatiba bultzatzen, nire aldetik prest. Hontaz aparte esatea hainbat jokutan sartuta nabillela, hearthstone, LOL, diablo... eta beste asko atzetik. IƱork jokatzerik nahi badu esandakoa, Hank Scorpio dut nick bezala normalean, LOLean Keler Epela. Beste barik, ondo ibili!
Urtzi Odriozola
2016/03/08 14:50 50
Aupa Xabi!
Beno, hasteko eta behin, ongi etorri!! Zure nick izenak hutsune bat du eta horrek sisteman arazoak sortzen dizkigu... Beno pixkanaka hobetzen eta sendotzen ari gara kontua... Eta naiz eta izen osoa Hank Scorpio bezala jarri dizugun, saioa hasterakoan "hankscorpio" jarri dizugu.
Hau gustuko ez baduzu eta beste moduren batera erabilgarriago bazaizu (hank_scorpio, HankScorpio...) beti ere hutsunerik gabe, esan eta aldatuko dizugu.
Bestalde, mezu trukaketa azkarrago eta zuzenagoa izateko, gure Telegram taldera (https://telegram.me/joinchat/AHRZjwSdjYX2FoXWR1wyXg) sartzea gomendatzen dizugu. Talde irekia da eta bideojokoetaz hitz egiteko prestatuta dago. Lasaiago eta patxadaz eztabaidatzeko berriz, hauxe (foroa) lekurik onena!
Gainontzean, aurten ere ekimen berriak martxan jarriko ditugu eta guztion laguntza ongi etorria izango da! Ongi izan eta ikusi arte!