Foroa PC: Zein jokutara jolasten ari gara?

Game Erauntsia PC Zein jokutara jolasten ari gara?

EOL-en bada hari bat, uneoro erabiltzaileak jolasten ari diren jokuak jartzen dituztela... berdina egin dezakegu

Iker Ibarguren
Game Erauntsiako Kidea2014/11/18 09:54 55

# batzuk

Ni momentuan...

  • The Walking Deade Seasson 2
  • The Evil Within
  • Fifa 15
  • Battlefield 4
Horiek dira egun hauetan darabiltzatenak... Las sombras de mordor ere instalatua dut baina... ez nau gehiegi engantxatu... beste aukera bat emango diot akaso  aurrerago






Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/11/18 20:30 1180

# Nireak

Neu oain momentuan:

- FIFA 15
- Project CARS
- Battlefield 3
- Red Orchestra 2
- LOL



Iker Ibarguren
Game Erauntsiako Kidea2014/11/19 18:19 55

# Re: Nireak

red orchesta hori ez nian ezagutzen... bota behar ziot beidatu bat....

orain Dragon Age Inquisition-en zain... ejjejejjeje





Sir Olentzero
2014/11/19 19:11

# Ni Re: ak

Red Orchestra 2
Red Orchestra 2
Red Orchestra 2
eta.... A bai, Red Orchestra 2.


Battlefield 3 instalatu eta pare bat egunera desinstalatu det. RO2ren eraginak.
Dead Space 3 instalatu berri det. Badabil baina hirutik bitan kolgatu eta este programa no responde madarikatua agertzen zait. Saga amaitu nahi det ostiaaaaaaaaaaaaaa.

Quake Live batzutan, tiro batzuk botatzeko asko preokupatu gabe. UT originala ere, arrazoi beragatik (multikill). Neo Geo, metal slug ta musika pixkatekin denbora galtzeko.


Stop shitting your pants and grow some balls!


inigo27
2014/11/19 21:20 35

# Re: Ni ak

Nik orantxe bertan ez naiz ezertan jolasten ari, ikasten egoten naiz ia egun osoa, baina hori laister aldatuko da XD


Ander Intxaurrondo
2014/11/19 22:45 35

# Re: Ni ak

Ni momentuz ezertara ere ez, beste prioritate batzuk ditut orain. Espero dut hala ere laster "Never Alone" eta "Vanishing of Ethan Carter" jokoekin jartzea, eta berriz ere Sonic Generations jokoarekin jolasteko gogoa jarri zait.



Sir Olentzero
2015/01/22 15:40

# Re: Ni ak

Saints Row The Third nahiko gustatu zitzaidan eta duela egun batzuk Saints Row IV Game of the Century edition (izenarentzat ere absurdoaren grazia ez zaie falta) erosi nuen. beherapenetan (dlc txorra guztiekin 7-8 euro). Esan bezela, jokoa hain absurdoa da kristoren grazia egiten duela. Alienigenak, Matrix pixkat, Prototype pixka bat... Tentakulo formadun dildo erraldoi batekin alienigenak jipoitzen nabil XD Mix ederra.


Stop shitting your pants and grow some balls!


Xabi
2015/03/11 12:56 5

# Re: Ni ak

Azkenaldian FEZ indie jokoa izugarri gozatzen aritu naiz, oso ona da, sekretuz betea. Online jolasteko Guns of Icarus da nire gogokoena, indie-a baita ere. AAA munduan Assassin's Creed bilduma da nire gogokoena. Denbora tarte laburretan Hexcells puzzle joko bilduma jokatzen dut, Dragamina modukoa da, entretenigarria eta dirudiena baino konplexuagoa.


Xabi
//from Indie Totem


RXabin
2015/03/24 13:25 5

# Re: Ni ak

Ba hauexek dira azken aldi honetan ireki ditudan jokuak:

  • Battlefield 3 
  • Battlefield 4 
  • CS:GO 
  • AC: Unity - Ez dakit zergaitik baina joku hau ez zait aurrekoak bezain ona iruditzen...
  • Hyperdimension Neptunia: Rebirth 1 - Ez egin galderarik.
  • StarCraft II (Heart Of The Swarm, hain zuzen) 
  • The Binding of Isaac Rebirth
  • Dota 2 (1700 ordu daramatzat, laguntza behar dut)



Look at the sky, men


Xabi
2015/03/24 13:40 5

# Re: Ni ak

Ba hauexek dira azken aldi honetan ireki ditudan jokuak:

  • Battlefield 3
    Throdi
Apa Xabin!

Assassin's Creed sagaren zale gisa, behartuta sentitu naiz zure iruzkinari erantzutera, nire aburuz Unity orain arte egindako entrega onenetako bat baita. Birziklatzea besterik egiten ez duen saga honek gutxitan gehitu du jokoa asko aldatu duen ezer, eta hala egin dutenean, kalterako izan delakoan nago (itsasontziak, kasu, gorroto ditut!). Behingoagatik, borroka sistema aldatu dute eta orain apur bat zailagoa da, ez du QTE sentsazioa ematen. Hainbat misiotan norberaren estrategia txiki bat antolatu behar izatea, armak eta arropa bakoitzak erabaki behar izatea, co-op jokatu ahal izatea... Hainbat berrikuntza benetan interesgarri ditu joko honek.

Azkenean utzi dute alde batera Animus kanpoko istorio gorrotagarria, baina hala ere konspirazio guztiak bertan jarraitzen dute, baliorik gehitu gabe istorioa konplikatzen dutenak, nire ustez. Zergatik ez dituzte Juno, Abstergo eta hain ulergaitzak diren kontuak atzean uzten?

Azkenik, esan beharra dago atera zeneak zituen bug asko konpondu badituzte ere, oraindik esperientzia ez dela behar bezain ona. Kontuan eduki beharreko zerbait, zalantzarik gabe!

PD. Bai, laguntza profesionala behar duzu Dota uzteko. XD


Xabi
//from Indie Totem