Haritz Odriozola
2015/06/17 12:10 1180
Hasierak ez dira errazak izaten ta are gutxiago informazio gutxi ta nahasia dagoenean. Horregatik gameplayak grabatu, editatu eta YouTube-ra igotzeko gida bat dakarkizuet. Honetarako hurrengo 2 programak erabiliko ditut:
- Action! by Mirillis
- Adobe Premiere Pro CC 2014
Beste programa batzuek ere balioko lukete, baina hauekin daukadanez esku gehien, bideoan hauek azalduko ditut.
Xabi
2015/06/20 11:17 5
Mila esker bideoarengatik! Egia esan, nik Final Cut Pro X lehen aldiz erabili nuenetik, ez dut beste ezertara aldatzeko asmorik, izugarri gustatzen zait. Dena den, ez nuen Mirillis ezagutzen eta asko gustatu zait, beharbada egingo dut proba. Orain arte GeForce ShadowPlay eta FastStone probatu ditut, eta ez naute gehiegi konbentzitzen...
Eskerrik asko gomendioengatik!
Xabi
//from Indie Totem