Foroa Retro: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Game Erauntsia Retro Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Irudi bakar batekin zuretzat joko klasikoa zer den azaldu ezazu

iotxotorena
2015/01/30 11:43

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Zailtasuna igotzen, dena NESekoak dira:























































Ander Intxaurrondo
2015/01/30 11:50 35

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

World Rally eta Tetris. Ordu asko dedikatu dizkiedan beste bi joko.

World Rally hori gainera kriston ona zen.

NESetik jarritakoetatik, uste dut ezagutzen dudan bakarra Duck Tales dela, remakea duela gutxi atera zutelako, bestela ezta hori.



Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/02/01 22:14 25

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Bai, maila igotzen doa eh!. Hemen erantzunak, ea asmatzen ditudan:
 
1.- Super C - Contraren bigarren zatia
2.- WereWolf
3.- Jackie Chan
4.- Shatterhand
5.- Pooyan
6.- Urban Champion
7.- Ufouria ???
8.- Splatterhouse???
9.- Battle of Olympus
10.- Turrican
11.- Ninja Gaiden 2
12.- Duck Tales

Batzuk dudatan izan ditut, beste batzuetan jokoa zein sagatakoa den jakinda ere, zenbatgarrena den dudatan izan ditut.



iotxotorena
2015/02/02 00:48

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Bikain!

Pegatxo txiki bat soilik... Splatterhouse-k Splatterhouse:Wanpaku Graffity izena du :P


Ander Intxaurrondo
2015/02/02 18:51 35

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Bapatean Asterixen bi joko etorri zaizkit burura, txikitan asko disfrutatu nituenak, guztiz gomendagarriak:

Asterix (NES)



Asterix & Obelix (PC)





Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/02/02 21:48 25

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Iotxotorena, egia esan ez nuen Splatterhouse jokoa ezagutzen baina irudiak hori ematen zuenez, ba hori jarri dut. Egia esan, horrelakoak asko gustatzen zaizkit niretako joko berriak ezagutzeko aukera ematen baitit. Bestalde, aipatzekoa Shatterhand, oso joko ezaguna ez izan arren NES-ak izan zituen guztien artean oso joko ona baita.

Ander, Asterix oso joko dibertigarria da zuk diozun bezala, gainera gogoratu NES-ekoaren kasuan PAL sistemak buruan egin zutela, beraz garatzaileek jokoa irudikatu zuten bezala heldu zitzauigun guri.
Bestalde, Asterix-en Arcade-a ere oso gomendagarria da. oso dibertigarria den Beat'em Up bat da, gainera grafikoki oso koloretsu eta polita:






Ander Intxaurrondo
2015/02/03 09:42 35

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Iotxotorena, egia esan ez nuen Splatterhouse jokoa ezagutzen baina irudiak hori ematen zuenez, ba hori jarri dut. Egia esan, horrelakoak asko gustatzen zaizkit niretako joko berriak ezagutzeko aukera ematen baitit. ...
xa2er
Ez nuen asterix hori ezagutzen. Bideo bat ikusi dut youtuben ta itxura ona dauka!



Patxi Ordozgoiti
2015/02/03 12:40 35

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Badakit gaztea naizela, eta akaso joko hauek ni baino zaharragoak direla. Baina txikitan joko hauek nire eskuetan erori ziren emuladore bati esker, honek jokoak "aurreinstalatuak" zituelaerik (hortik txikitan eman nion izena "joko askoren jokoa"). Hona gogoan ditudan batzuk:

KID CHAMELEON
Kid Chameleon


GOLDEN AXE
Golden Axe


ROAD RASH
Road Rash



EARTHWORM JIM
Earthworm Jim


MICHAEL JACKSON'S MOONWALKER





Ander Intxaurrondo
2015/02/03 18:00 35

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Nik PS1eko Road Rash daukat jolastuta. A zer nolako bizioak



Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/02/03 22:18 25

# Re: Definitu joko klasikoa/retroa irudi batekin

Horiek bai jokuak Megadrive-koak... Moonwalker-en orduak sartutakoa naiz. EarthWorm Jim kriston jokoa da eta Road Rush mitikoa benetan! Golden Axe arcade-an jokatzen nuen eta oso ona iruditzen zait. Eta bere musika ere oso ona!
Eta zer esanik ez Kid Chameleon. oso joko dibertigarria eta oroitzapen oso ona dakarkizkidana. Gainera gogoratzen dut ETB1-en 90. hamarkadan zegoen lehiaketa bat, Galaktika izenekoa. Bertan eskoletatik umeak zihoazten eta proba ezberdinak egiten zituzten. Proba horien artean Megadrive-an jokatzen zuten Kid Chameleon jokuan. Denbora tarte mugatu bat zuten eta denbora amaitzean puntu gehien zuenak irabazten zuen. Gainera momentuko Megadrive-ko joko berriei buruzko tartea ere bazuten.... A ze garaiak... Oraindik gordeta daukat Superbat txartela XD: