Foroa Retro: Gomendatu emulatzailea

Game Erauntsia Retro Gomendatu emulatzailea

Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/04/15 23:43 25

# Re: Gomendatu emulatzailea

Bide batez, inork probatu al du inoiz MameHUB? UME emulatzailea darabil (MAME eta MESS batzen dituen proiektua) eta online jokatzeko prest datorkigu. Itxura polita du, orain arte ezagutzen genuen Kaillera baino potenteagoa dirudi. Horrelako kasuetan betikoa da, Lag-a ahalik eta xikiena izatea da helburu jokatzean merezi dezan. Ni sartu izan naizenetan oso jente gutxi egoten da. Bein estatu batuar baten aurka jokatu nuen Street Fighter 2-ra eta latentzia nahiko handia zuenenz Lag dexente ere bazegoen, baina gure artean jokatzeko agian balio dezake. Inork probatzerik nahi badu:

http://www.mamehub.info/

Ah! Ta linuxerako ere balio du! :-D



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/04/16 16:37 50

# Re: Gomendatu emulatzailea

+10000 Denbora dudanean begiratu bat emango zioat :D