Internet Archive webgunean 70-90 hamarkaden arteko Arcade jokuak nabigatzaile bidez jokatzeko aukera ipini dute.
Xabier Calvo
2014/11/05 22:26 25
Kaixo,
The Internet Archive-k 70. eta 90. hamarkaden arteko 900 arcade joku ipini ditu nabigatzaile bidez jokatzeko aukeran. Aurretik kontsola klasiko batzuekin egin zuen moduan (Atari 2600, Colecovision, Magnavox Oddysey...) oraingoan arcade mitikoenak ekarri dizkigute: PacMan, Commando, Karate Champ, Galaga...
Hau posible egiteko JSMAME erabili dute, JSMESS (Javascript MESS) software paketearen parte dena.
Edozein nabigatzailek balio baldin badu ere, firefox nabigatzailea erabiltzea gomendatzen dute, azkarren bertan bait dabiltza jokuak.
Internet Arcade: https://archive.org/details/internetarcade
Nik arcadeetan jokatzeko MAME emulatzailea erabiltzen jarraituko dut, azkarrago eta erosoago dela deritzot, gainera joku gehiago ditut eskura. Hala ere, oso interesgarria iruditu zait proiektu hau. Gaur egun orohar existitzen ez diren arcade makinak gogoratu eta beraiez gozatzeko aitzaki ona da hau.
Niri partikularki bere garaian Street Fighter 2 jokoak txoratuta utzi ninduen, ezingo nuke kontatu zenbat 25 pezetako txanpon sartu nituen makina horretan...
Bingen Galartza Iparragirre
2014/11/06 21:02 55
Ez naiz Retro jokoen zalea, baina web orrialdea oso interesagarria iruditu zait. Denbora gehiago dudanean arreta gehiagorekin begiratuko dut.
Galaipa
Xabier Calvo
2014/11/10 23:33 25
Bai, Web orria benetan interesgarria da, denetik daukate: audioa, bideoak, filmak, jokoak...