Txikitan jokatzen ezagutzen genituen trukuak
Xabier Calvo
2014/11/18 23:28 25
Lagun batekin hitz egiten egon nintzen txikitan jokatzen genuenean ze truku ezagutzen/erabiltzen genituen jokuetan. Garai haietan trukuak aldizkarietatik edo entzunaz heltzen zitzaizkigun, bere xarma zuen. Nik erabiltzen nituen batzuk:
- NES Contra: 30 bizitza: Gora, gora, behera, behera, ezker, eskuin, ezker, eskuin, B, A
- Arcade Super Pang: Panic Mode edo Tour Mode aukeratzean, Tour Mode hartzean joystick-a behera mantenduz botoia sakatzen bagenuen pantaila aukeratzen uzten zigun.
- Super Nintendo Super Mario Kart: Special Cup lortzeko (desblokeatu aurretik) Time trial kopa aukeraketa pantailan hurrengoa egin: L,R,L,R,L,L,R,R,A
NES-eko Super Mario bros jokua txikitatik dut eta mlaka aldiz jokatu dut, ba aurreko urterarte inoiz ez dut jakin hurrengo trukua: partida bat jokatu eta gero, berriz jokatzera zoazenean Start+A sakatuz, aurreko partidan heldutako munduarean hasieran hasten zara. Hau da, partida baten adibidez 5-3 mundura helduz gero, hurrengo partida jokatzean trukua erabiliz 5-1 munduan hasiko ginake.
Zuek ze truku gogoratzen dituzue?
Ander Intxaurrondo
2014/11/19 12:00 35
Bazegoen konbinazio bat Super Pang jokoak, tabernetako makinetakoan, non "Tour mode" aukeratzean, aldi berean joystick-a behera jartzen bazenuen (uste dut), pantaila aukeratu ahal zenuen hasieratik hasi beharrean.
Azken pantaila ezinezkoa zen pasatzea :S Zenbat diru xahututa bi segundura hiltzeko.
Xabier Calvo
2014/11/19 15:42 25
Bai azken pantaila nahiko zaila zen bai, garai haietan behintzat!
Bestalde, Contra-ko trukua komentatu dudala, gogoratu dut truku hori KONAMI CODE bezala ezaguna dela, eta joku gutxi batzutan aplikatu zuela Konami-k bere garaian. Kuriosoa da, gaur egungo web orri batzuetan ere kode hau erabili daitekeela "easter egg" erara. Adibidez sartu http://www.wired.co.uk/ web orrian eta probatu konami kodea sartzen!
Xabier Calvo
2014/12/15 15:10 25
Bubble Bobble-k pila bat truku zituen, baina gogoratzen dudan bat botatzera nator:
-- Behin jokatu eta zure izena ipintzean rankinean, "SEX" hitza ipini. Beste partida bat jokatu eta lehen pantailan itxaron ezer egin gabe (ez hil inor). Momentu batetan sardeska bt agertzen da pantailan. Hartzerakoan pantalan zehar barazki pila bat hegan pasatzen hasten dira etsai denak hiltzen direlarik.