Foroa Indie: Minecraft

Game Erauntsia Indie Minecraft

Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2014/10/03 16:24 55

# Re: Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Primeran ! Crowfunding-arekin hasteko ordua iritsi da! 5€-ena ondo baino hobeto dago, ea lortzen dugun 30 pertsonaren atxikimendua. Hala ere arrazoi desberdinengatik ordaintzen ez dutenek sartzeko aukera izango lukete ezta? Agian jende gehiago joango da animatzen behin zerbitzari irekita dagoenean.

Zerbait prestatzen joan beharko ginateke, ideia ondo zehaztu, Karenekoen kontaktuan jarri eta testuren bat prestatu interneten zabaltzeko.

Gainera minecraft zerbitzari hosting desberdinek jarri beharko gara kontaktuan. Ea eskaintza bereziren bat egiten diguten.

Pirataren kontua: Posible da hori egitea, ezarpenetan gauzatxo bat desaktibatzea besterik ez da.


Galaipa


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/10/03 16:33 50

# Re: Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Aupa Galaipa!

Primeran!! Ni Karenakoekin harremanetan jarri naiz eposta bidez eta hauek laguntzeko prest gaude. Alegia, proiektua ondo zehazten badugu Karena plataforman jartzeko prest azaldu dira. Nik uste ordaindu gabekoena behin helburua lortu eta gero jarri litekeela baina ordaindu dutenek zenbait pribilegio eduki beharko dituzte ezta?

Guzti hau testu batean bildu eta idazterik edukiko zenuke? Horrela testua denon artean eztabaidatu eta seguru gauza berriak aterako direla. Kontuak martxa ona hartzen badu, datorren astean bertan Karenakoi bidali ahalko zaie testua.

Zer iruditzen? AH! Zalantza bat du orain... lehen aipatu didate eta ez dut jakin ondo nola erantzun... Jokua bera euskaraz ere badago, zein da demagun zerbitzari ofizial batean jolastu edota zure propioan jolastearen aldea? Zerbitzarian denok euskaldunak izango garela? Beste abantailarik? Barkatu ezjakintasuna...



Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2014/10/03 16:47 55

# Re: Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Aupa!
Testuarena saiatuko naiz, ea zer ateratzen den...

Bai, jokua euskaraz badago, baina zerbitzaririk ez. Minecraftek bi zati ditu:

Jokalari bakarra: Zuk zure kabuz jolasten duzu, zure mundu propioan
Zerbitzariak: Minecraft zerbitzariak izugarri hazi dira Minecraft- munduan. Gehienek Craftbukkit plataforma erabiltzen dute, eta horrek mila abantaila dakartza. Jokalari bakarrean egin ezin daitezkeen gauzak egin daitezke. Minecraft zerbitzari bat ez da jokalari bakar partida soil bat  jende gehiago sartu daitekena. Guztiz desberdina da, oso zaila da explikatzen... Hoberena erakustea izango da. Duela hilabete batzuk izan nuen zerbitzaria ireki dezaket nire ordenagailuan ikus dezazuen. Agian txaten batetik hitz egingo bagenu errazago izango litzateke.

Zerbitzarian sartzeko ip-zenbakia: 87.111.111.95:25565 Minecraft 1.72 bertsioa. Minecraftik ez badaukazue pirata bidaliko dizuet...


Galaipa


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/10/03 17:03 50

# Re: Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Iepa!

Egia esan ni ez naiz inoiz jolastu, baina joko oso interesgarria iruditzen zait. Agian norbaitek GamePlayren bat egin ahal du :D. Beno twitter bidez honelako galderak egiten ari zaizkigu https://twitter.com/luistxo/status/518051425524645888. Hauek eta gehiago erantzun beharko ditugu gure testu horretan.

Nahi baduzu, GE whatsapp taldera sartu zaitzaket edo hangout saio bat edo antola dezakegu ;). Whatsapp bidez nahi baduzu, bidali zure tlf zenbakia kontaktu formulariotik.

Animo!



Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2014/10/03 17:06 55

# Re: Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Telefonoa bidalia :)


Galaipa


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2014/10/03 17:17 55

# Re: Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Luistxo Fernandez-en galderari dagokionez:
Tamalez Minecraft PC, Xbox eta ps3 zerbitzariak ez dira elkarren artean konpatibleak. Bakoitzak bere bertsio propio du. Espero dugu etorkizun batean horrela izatea, baina oraingoz behintzat ezin da. :(


Galaipa


Ander
2014/12/22 20:07 30

# Re: Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Nik badakit Minecraft Teknikoaren inguruan zertzobait, zalantzaren bat baduzue galdetu eta erantzuten zailatuko naiz.


IEE


unaitian5
2015/04/05 13:36

# Re: Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Primeran ! Crowfunding-arekin hasteko ordua iritsi da! 5
Galaipa
Zure erantzuna... ip zenbakiak ez dit egiten! bidali berria


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2015/04/05 13:44 55

# Re: Lehen Minecraft Euskal Zerbitzaria

Kaixo Unai!
Zerbitzarian sartzeko helbidea 'mc.gamerauntsia.eus 'da. Hala ere, sartu ahal izateko pauso batzuk jarraitu beharko dira lehenengo. http://gamerauntsia.eus/minecraft/ dituzu pauso guztiak idatzita, eta bideo bat ere bai. Lortzen ez baduzu esan eta lagunduko dizugu.

Laster arte!


Galaipa