Foroa Indie: Gomendioak

Game Erauntsia Indie Gomendioak

Joko indie-ak gomendatzeko gaia. Zeintzuk gustatzen zaizkizu eta gomendatuko zenituzke?

Xabi
2015/03/11 13:03 5

# Re: hipster

Jolastu Fez-era, oso ona da!
marmoka
Nire joko gustokoena, zalantzarik gabe! Atzo bukatu nuen bigarren aldiz eta amaiera oso sakona da. Plataformen fisika bereziak oso atsegin ditut.

Indie jokoen artean, Binding of Isaac Rebirth, Super Meat Boy, Guns of Icarus, Battleblock Theatre... Asko ditut gustoko!


Xabi
//from Indie Totem


Xabi
2015/03/12 22:43 5

# Re: hipster

Bide batez... Ezagutzen Insanely Twisted Shadow Planet? Joko oso dibertigarria da, asko gustatzen zait noizbehinka partidatxo baterako. Une honetan zozketa bat dugu gure Twitterreko kontuan, @indietotem, txio hau bertxiotu besterik ez da egin behar ;)

https://twitter.com/IndieTotem/status/575641289431064577

Badugu %100 euskarazko kontu bat ere, @indietotem_eu, ziur naiz zuei gehiago interesatuko zaizuela!

PD. Valiant Hearts erosi dut oraintxe, pseudo-indie bat da, Ubisoften talde txiki batena... Esango dizuet ea zer moduzkoa den egun hauetan ;)


Xabi
//from Indie Totem


Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/03/12 22:53 25

# Re: hipster

Ez nuen Insanely Twisted Shadow planet ezagutzen, eta zure gomendioa ikustean bideo batzuk ikusi ditut. Itxura polita du bai, zozketan parte hartuko dut horrela jokoari aukera bat eman ahal izango diot zuzenean ;D