Foroa Terminologia: Mazmorra

Game Erauntsia Terminologia Mazmorra

Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/11/25 16:40 50

# Mazmorra hitzaren baliokidea

Kaixo denoi.

Joko askotan erabiltzen den terminoa izanik, bere baliokide bat erabiltzea proposatzen dut: Ziega.

Nik uste gurean ziega hitza nahiko hedatua dagoela, nahiz eta egunerokoan asko ez erabili (kartzela, zelda bezala). Izan ere, gaur egun, fantasian edota museoren batean ez bada benetako ziegarik aurkitu al dezakegu? ;)

Wikipediaren arabera, gazteleraz honakoa esan nahi du mazmorrak: http://es.wikipedia.org/wiki/Mazmorra (bide batez, Arabetik dator hitza!)

Euskaraz ere erreferentzia asko bila ditzakegu, adibidez Berri Txarraken abesti honetan: https://www.youtube.com/watch?v=efM1ASPWOjk

"Gauez beharko du , esan bestela nola ihes egin zaintzarik eta estuena duen ziegatik"

Nire ustez, mazmorra hitzak (ziegak bezala) zelda baino zerbait gehiago dena ere errepresentatzen du. Eta WOW jokoan adibidez, lur azpiko bide eta kartzelei erreferentzia egiteko erabiltzen da. Nik uste egokiena beraz, hori bera dela: http://eu.wikipedia.org/wiki/Ziega



Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2014/11/26 17:12 55

# Re: Mazmorra hitzaren baliokidea

Minecraft-erako ere primeran etorriko da!

Lur azpian aurki ditzakegu ziegak jokoan:




Galaipa


Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2014/11/26 22:48 25

# Re: Mazmorra hitzaren baliokidea

Niri egokia iruditzen zait ziega hitza. Esaten duzun moduan, hitzaren esanahia zelda/calabozo baino zabalagoa da, eta jokoetan erabiltzen denean ere zentzu horrekin egiten da. Ingelesez dungeon erabili ohi da, eta esanahi zabalagoa hartzen diot nik.
Zelda jokoetako ziegak ditut gogoan hasunartketa hau egitean.



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/11/27 09:24 50

# Re: Mazmorra hitzaren baliokidea

Primeran! Oraintxe jarriko dut ba gure zerrendan lehenengo terminoa :D