Foroa Txapelketak: League of Legends 2. Txapelketa

Game Erauntsia Txapelketak League of Legends 2. Txapelketa

Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/10/15 12:19 55

# League of Legends 2. Txapelketa

Txapelketari dagokion guztiaz hitzegiteko.



Damian
Game Erauntsiako Kidea2015/10/16 13:08 55

# Re: League of Legends 2. Txapelketa

Kaixo,

Lehenik eta behin, mila esker zuk eta euskal gaming-ek egin duzuen prestatze lanagatik.

Arauak oso gustoko ditugu. Baina ordua eta data finkatzea nahiko genuke. Joan den urtean ikusitakoagatik, komentatu zen igande atsaldean ordubetetxo bat edo izatea litzatekela onena (gutxienez talde bakoitzarentzat). Orduan ordu eta data ofizial hori telegram bidez finkatzea proposatzen dut. Zuek komentaristek ahal duzuenean eta partaideek baita zehaztu ordu eta data bat eta hori izan dadila betirako momentua. Gero, alda baldin badaiteke norbaitek behar duelako eta besteek posible badute, lehenago abixatuz alda genezake. Baina gure egutegitan kontutan izateko momentu bat edukitzea ezinbestekoa dela uste dugu.

Gero, ez da esaten baina taldeko jokalari eta suplente guztiek euskaraz jakitea ere jarri beharko litzateke, ez da? Gure ohiko jolas-taldean badago euskaraz ez dakienik eta tamalez ez dute jolastuko. Horregatik eskatzen dugu besteetan ere berdina egitea, eta horrela gure arteko euskarazko in-game komunikazioa bultzatzea.

Momentuz eta data/ordua jakin gabe, apuntatuko giñateke. Baina gero horren arabera erabaki definitiboa hartu beharko genuke :)

Mila esker eta laster arte.

 


inigo27
2015/10/17 12:41 35

# Re: League of Legends 2. Txapelketa

Kaixo, apuntatu nahi duenak eta taldeeik ez duenak, kontaktatu nirekin, Besamtzen talde zaharreko gehienak ez dira apuntatu behar orduan, besamotzak 2.0 egiten saiatzen ari naiz.