Foroa Webgunea: Foroa eta egituraketa

Game Erauntsia Webgunea Foroa eta egituraketa

Foroaren kategoria eta gai desberdinen egitura eztabaidatzeko leku bat irekitzea pentsatu dut

Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/11/02 15:58 1180

# Re: Beste proposamen bat

Kaixo,

Nik Retro edo sistema klasikoak izeneko foroa gehituko nuke (gai hori niri interesatzen zait behintzat, espero besteentzatko horrela izatea), bertan sistema zaharrez hitz egin genezake: NES, Atari, Megadrive, ...
xa2er
Aupa Xabier. 

Jada badaukazu plataformak atalean kontsola retroentzako txokoa eginda. Beste zerbait nahi izanez gero abixatu. 

Eskerrak zuri orrialde honetan parte hartzeagatik eta euskal komunitate indartsu bat egiten laguntzeagatik.

Ondo izan !



Ander
2014/12/22 21:09 30

# Re: Beste proposamen bat

Nire ustez iruzkin berrienak lehenengoak izab beharko lirateke.


IEE


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/12/23 10:54 50

# Re: Beste proposamen bat

Kaixo! Foro "normal" baten erreprodukzioa egitea zen asmoa eta horretan gehienak (edo nik ikusi ditudanak behintzat) post zaharrenetik berrienera ordenatzen dira. Azkenengo mezura salto egin nahi baduzu, gaiak zerrendatzen diren lekuan beti agertzen da azken mezu honen lotura.


Hala ere, agian Gaiaren hasieran lotura edo botoiren bat jarri daiteke mezu zerrendaren amaierara joateko. Zer iruditzen?



Ander
2014/12/23 14:01 30

# Re: Beste proposamen bat

Bai, ideia ona da.


IEE


Ander
2014/12/23 14:04 30

# Re: Beste proposamen bat

Zergatik ez duzue periferikoen (arratoien, kaskoen,tekaluen...) inguruan hitz egiteko atal bat irekitzen¿?


IEE


inigo27
2014/12/23 14:34 35

# Re: Beste proposamen bat

Pc atalean bi subforo egin ditzakezue:
Hardware eta periferikoak eta Jokoak


Ander
2014/12/23 19:32 30

# Re: Beste proposamen bat

Konsoletako periferikoak ere existitzendira.


IEE


Ander
2014/12/24 12:22 30

# Arazoak konektatzeko

Ez dakit zuek, baina nik egun hauetan konektatzeko arazoak izan ditut.


IEE


Ander
2014/12/24 12:23 30

# Arazoak konektatzeko

Ez dakit zuek, baina nik egun hauetan konektatzeko arazoak izan ditut.


IEE


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/12/24 12:52 50

# Re: Arazoak konektatzeko

Aupa TheEnder5! Bai, atzo webgunea ostatatzen duen enpresak arazoak izan zituen eta makina erorita egon zen une askotan. Espero dezagun gaurtik aurrera berriz ere ondo ibiltzea.

Ondo pasa gabonak!