Foroa Webgunea: Bug edo erroreak

Game Erauntsia Webgunea Bug edo erroreak

Webgunean aurkitzen dituzuen errore guztien berri emateko lekua

Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/25 15:54 50

# Profileko argazkia

Profileko argazkia gehitzerakoan erroreren bat gertatu dela konturatu naiz. Konponduta dago eta hemendik aurrera ez luke arazorik egon behar.



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/10/01 09:55 50

# Foroan aldaketak

Atzo foroetan aldaketa garrantzitsuak egin nituen. Bai estetikoki eta baita barne antolaketari dagokionez ere. Horrek errore eta ezegonkortasunak sortu zituen webgunean. Denak konponduta daude dagoeneko. Ondo izan!



Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/10/01 20:22 1180

# Bug edo erroreak

Aupa Urtzi. 

Bihar arratsaldean bideo bat publikatzeko programatu diat gure orrialdean. Dena bikain zihoan, baina non nire sorpresa, twitterreko kontuak txio bat idazten duela bideoa publikatuta egongo balitz bezala. YouTube-n ere bihar arte bideo ez denez irtengo, ezin dek ikusi. 

Jarri dezakek twitterreko kontuak programatutako orduan idaztea abixua ematen duen txioa ?

Eskerrik asko ta animo, lan bikaina egiten ari haiz ta !



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/10/02 10:30 50

# Re: Bug edo erroreak

Kaixo!

Bai kontua da orain arte GamePlay bat edo artikulu bat sisteman gordetzearekin batera elkarbanatzen zela sare sozialetan. Hasiera batean ez nuen programatutako ezer jarriko zenik pentsatu (beno, naiz eta guztia hori bideratzeko prestatuta utzi). Baina beno gauzak aldatu dira eta oker nengoen ez? ;)

Game Erauntsiari 10 minuturoko krono bat jarri diot, non, azken hamar minutu horietan publikazio datarekin bat eginten duten, "publikoa da" markatuta duten eta "partekatuta" markatu gabe duten elementuak jaso eta sare sozialetan argitaratzen dituen.

Ea hemendik aurrera fin fin lan egiten duen gure lagunak :D



Zurk
2014/11/12 17:28

# Re: Bug edo erroreak

Iepa,

Badirudi login egitean erabiltzaile izena edo email helbidea aukeran jartzen dituen arren, erabiltzaile izena bakarrik onartzen duela, niri behintzat. Email helbidea jartzen badut errorea ematen dit, datuak gaizki sartu ditudala esanez. Jakin dezazuen.


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/11/12 17:38 50

# Re: Bug edo erroreak

Iepa,

Badirudi login egitean erabiltzaile izena edo email helbidea aukeran jartzen dituen arren, erabiltzaile izena bakarrik onartzen duela, niri behintzat. Email helbidea jartzen badut errorea ematen dit, datuak gaizki ...
Zurk
Arrazoia!! Tita batean konpondu dut! Mila esker!



Zurk
2014/11/12 20:02

# Re: Bug edo erroreak

Beste bi gauzatxo:

Batetik, iruzkin bat idazteko unean, idazteko kutxaren gainean, nire erabiltzaile izenaren partez "None" agertzen zait, horrela: "None utzi iruzkina:".

Bestetik, orrien eskuineko aldean "azken erantzunak" izeneko atala dago. Oso interesgarria da azken erantzunak ikusteko aukera hori, baina ongi legoke erantzuna zein artikuluri dagokion jakitea. Bestela, erantzuna eta autorea irakur daitezke, baina ez dakizu zeri buruz idazten ari den.


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/11/12 23:20 50

# Re: Bug edo erroreak

Jontxo! Hemen bat egur pixka bat sartzen :D
Beno ba bi aldaketa horiek ere sartu ditut eh! Pixkanaka joango gara erabiltzaile esperientzia hobetzen! Aupa zu!



Zurk
2014/11/13 09:37

# Re: Bug edo erroreak

Azkar konpontzen dituzu gauzak gero! Jeje, nire asmoa ez zen kaña gehiegi sartzea, baina bai, agian azkarregi hasi naiz hainbeste gauza eskatzen. Benetan lan bikaina egin duzue hau dena montatzen eta uste dut pena merezi duela horrelako detaileak konpontzen/osatzen joatea ;)


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/02/24 09:22 50

# Re: Bug edo erroreak

Webgunea erorita egon da atzo iluntzetik mantenu lan batzuk zirela eta... ez genuen espero horren luzerako izango zenik. Laister funtzionalitate berri batzuk izango ditugu.

Barkatu eragozpenak