Foroa Webgunea: Funtzionalitate berriak

Game Erauntsia Webgunea Funtzionalitate berriak

Webguneari zerbait falta zaio? Zer gehitu edo aldatuko zenioke?

Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2014/12/10 22:06 25

# Re: Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Probatu dut eta oso ondo dago azken mezuak ikusi ahal izatearena forotan erantzutean! Mila esker!

Bestalde, zer iruditzen, gamerauntsian login-a egitean orri nagusira berbideratu beharrean, geunden orrian utziko bagintu? Posible litzateke?

Geroarte!



Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2014/12/11 13:00 25

# Re: Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Eta beste iradokizun bat: Gameplay-en rooi nagusian, gameplay bakoitza norena den ipini Gameplay-ra bertara sartu behar izan gabe zeinean den jakiteko.



Iker Ibarguren
Game Erauntsiako Kidea2014/12/11 13:03 55

# Re: Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Hori dek eta Xabi!!

nik beste bat gehituko det, Txapelketetan, apuntatu dauden pertsonen estekak sartu berain profiletara :)

ea gero zerbait begiratu ahal dudan 





Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/02/02 21:39 25

# Re: Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Beste iradokizun bat: Foro-ko gaietan, orriz aldatzeko kontrolak (1,2,3, hurrengoa) orri amaieran izateaz gain hasieran ere izatea, hurrengo orrira joateko beheraino scroll-eatzea ekiditeko.



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/02/03 09:43 50

# Re: Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Hori egina zagok!! Eta 1. eta azken orrietara lotura zuzena ere jarriko diat (ea gaur edo bihar astirik diadan). Ondo izan!



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/02/03 18:24 50

# Re: Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Ea ba... hau ere egin diat. Ea zer iruditzen zaiken aldaketatxoa. Beste pare bat gauza ere jarri zizkioat



Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/02/03 22:21 25

# Re: Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Bikain Urtzi! Beti bezala.

Mila esker!



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/03/10 19:13 50

# Re: Mezu Pribatuak erabiltzaileen artean

Bi funtzionalitate berri garatu ditut foroan. Alde batetik, bisita kopurua jarri dut bai foro bakoitzean eta baita gai bakoitzean ere. Eta beste aldetik, sarrera berri bat ikusten den bakoitzero erabiltzaileak automatikoki ikusitzat bezela markatuko du (botoia kendu dut).


Espero dut bigarren funtzionalitate honek arazo askorik ez ematea... Ez dut behar bezala frogatu oraindik eta.