Webguneari zerbait falta zaio? Zer gehitu edo aldatuko zenioke?
Xabier Calvo
2014/12/10 22:06 25
Probatu dut eta oso ondo dago azken mezuak ikusi ahal izatearena forotan erantzutean! Mila esker!
Bestalde, zer iruditzen, gamerauntsian login-a egitean orri nagusira berbideratu beharrean, geunden orrian utziko bagintu? Posible litzateke?
Geroarte!
Xabier Calvo
2014/12/11 13:00 25
Eta beste iradokizun bat: Gameplay-en rooi nagusian, gameplay bakoitza norena den ipini Gameplay-ra bertara sartu behar izan gabe zeinean den jakiteko.
Iker Ibarguren
2014/12/11 13:03 55
Hori dek eta Xabi!!
nik beste bat gehituko det, Txapelketetan, apuntatu dauden pertsonen estekak sartu berain profiletara :)
ea gero zerbait begiratu ahal dudan
Xabier Calvo
2015/02/02 21:39 25
Beste iradokizun bat: Foro-ko gaietan, orriz aldatzeko kontrolak (1,2,3, hurrengoa) orri amaieran izateaz gain hasieran ere izatea, hurrengo orrira joateko beheraino scroll-eatzea ekiditeko.
Urtzi Odriozola
2015/02/03 09:43 50
Hori egina zagok!! Eta 1. eta azken orrietara lotura zuzena ere jarriko diat (ea gaur edo bihar astirik diadan). Ondo izan!
Urtzi Odriozola
2015/02/03 18:24 50
Ea ba... hau ere egin diat. Ea zer iruditzen zaiken aldaketatxoa. Beste pare bat gauza ere jarri zizkioat
Xabier Calvo
2015/02/03 22:21 25
Urtzi Odriozola
2015/03/10 19:13 50
Bi funtzionalitate berri garatu ditut foroan. Alde batetik, bisita kopurua jarri dut bai foro bakoitzean eta baita gai bakoitzean ere. Eta beste aldetik, sarrera berri bat ikusten den bakoitzero erabiltzaileak automatikoki ikusitzat bezela markatuko du (botoia kendu dut).
Espero dut bigarren funtzionalitate honek arazo askorik ez ematea... Ez dut behar bezala frogatu oraindik eta.