Foroa Webgunea: Nola publikatu gameplayak Game Erauntsian

Game Erauntsia Webgunea Nola publikatu gameplayak Game Erauntsian

GamePlayak nola publikatu azaltzen duen haria da hau

Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/06/17 12:40 80

# Nola publikatu gameplayak Game Erauntsian

Hemen pauso gutxitan Game Erauntsian zure gameplay bat nola publikatu azalduko dut. Horretarako, aldez aurretik grabatu eta youtubera igotako gutxieneko 720p kalitatean dagoen bideo bat dagoeneko esku artean duzula suposatzen dut.

Hori horrela, jarraitu ondorengo pauso txiki hauek:


1) Egin duzun gameplayaren jokoa gure katalogoan dagoela ziurtatu. Ez badago, mesedez eskatu fitxa bat sortzeko gure kontaktu formulariotik.

2) Erabiltzaile menuan joan "Gehitu gameplaya" atalera (goian eskuinean, erabiltzaile irudian klik eginda).

3) Bete bertako fomularioa. Garrantzitsua da datu denak betetzea, gero webgunean sailkapen egoki bat izan dezan eta Google bezalako bilatzaileek ondo puntuatu dezaten edukia. Deskribapen egoki bat jartzea beraz, oso garrantzitsua da.


4) Onartu gameplayak igotzeko arauak.

5) Gorde eta laster batean (editoreek errepasatu ostean) argitaratuko zaizu zure gameplaya gure azalean.