Ander Intxaurrondo
2014/10/30 17:20 35
(Berriro jarri behar izan dut, goian oso gaizki ikusten da eta)
Kaixo danoi,
Igual jakinaren gainean zaudete baina badaezpada komentatu nahi nizuen gaurtik aurrera posible dela gameplayak Youtuben 60FPS-tan igotzea.
Zoritxarrez ondo ikusteko Chrome nabigatzailean bakarrik da posible aukera hau. Bertan HD erresoluzioa aukeratzean, "720p60 HD" eta "1080p60 HD".
Firefoxen 30FPS-tan bakarrik ikus daiteke momentuz, orain arte ohikoa zen bezala.
Ea gameplayak egiten dituzuenok kalitate hauekin igotzera animatzen zareten ;-)
Hemen bi adibide:
Mario Kart 8
Uncharted 3
Nire ustez oso ondo ikusten dira horrela.
Urtzi Odriozola
2014/10/30 18:06 50
Zure baimenarekin blogeko sarrera bihurtu dut ;)
Ea Firefox eta beste nabigatzaileentzat ere laister jartzen duten!
Ander Intxaurrondo
2014/10/30 18:13 35
Sarrera guztiz editatu duzuela ikusi dut, mila esker, kriston arazoak eman dizkit, ea hurrengorako asmatzen dudan.
Erabili artikulu bezala lasai, arazorik gabe.