-->

Nola MONETIZATU izan dira BIDEOJOKOAK? | ARRUARTE

     Askotan bideojokoak maite ditugunok ahaztu egiten dugu bideojokoen grafiko eder eta jokagarritasun bikain horren atzean, industria erraldoi eta diru-gose bat dagoela. Egunez egun geroz eta munstro handiagoa bihurtzen ari dena. Azken aldian, jokalari asko kexan ari dira heuren bideojoko-saga maitatuenak asko kaxkartu direla protestatuz. Geihenetan arrazoiez.

     Horrela, interesa piztu zitzaidan arazo honen atzealdean zer dagoen ikusteko eta tamalez, gaur-egungo arazoen %100-aren arrazoi berdina aurkitu nuen: Dirua. Gaurko bideoan, bideojokoen atzealdean dauden enpresa eta langileek nola irabazten duten dirua azalduko dizuet metodo bakoitza bere asmakuntzarekiko kronologikoki ordenatuz.

     Espero dut baliagarri izango zaizuela bideoa eta ongi pasatuko duzuela ikusten behintzat. Bestela, lasai adierazi twiterren. Besterik gabe, datorren hilabetera arte!

Game Erauntsia facebook

Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.