Egoera: Bukatuta
Plataformak: PC
Hasiera data: 2016/07/08
Azken eguneraketa: 2016/07/08
Arduraduna: Haritz Odriozola
Jonathan Blow indie garatzailea 2008-an arrakastara eraman zuen jolasa euskaratu dugu. Plataforma eta puzzleak nahasten dituen jolas bat da, Tim protagonista, Printzesaren bila abiatuko dena. Baina mundu honetan denbora eta espazioa ez dira beti eskutik joaten, beraz buruhauste nahiko izango ditugu aurretik.
Erabiltzailea | Rola |
---|---|
Haritz Odriozola | Itzultzailea |
1- Jokoaren itzulpena deskargatu
2- Jokoa instalatuta daukagun lekura joan, eta ondoren "data" karpeta barruko "strings" karpetan sartu
3- Deskargatutako itzulpena bertan itsatsi
4- Steameko liburutegian jokoaren gainean eskuin klik egin, eta "Properties" atalean sartu
5- "Set launch options" botoian klik egin
6- Zabalduko zaigun leihoan "-language euskara" idatzi (kakotsik gabe) eta gorde