Dead Cells euskaraz itzulpen proiektua
Egoera: Bukatuta
Plataformak: PC
Hasiera data: 2025/11/21
Azken eguneraketa: 2025/11/21
Arduraduna: josuigoa
Dead Cells jokoaren euskaratzea. Oinarrizko jokoa zein Erregina eta Itsasoa, Hazi Txarra, Erorketa Hilgarriak eta Castlevaniara Itzulera eduki gehigarriak itzultzeko balio du.
Josu Igoak prestatutako lokalizazioa.
Instalatzeko bide desberdinak daude.
1. Dagokizun sistema eragileran exekutagarria deskargatu:
- Linux, Windows edo MacOS (M1 eta gainontzekoak)
- Exekutatu eta jokoaren instalazio direktorioa bilatuko du.
- Aurkitzen badu, bertan instalatzeko proposatuko dizu.
- Ez badu aurkitzen, zuk bilatzeko eskatuko dizu.
- Jokoa non instalatuta dagoen dakienean, programak itzulpena instalatuko du.
2. Steam Workshop bidez:
- Harpidetu mod-era, eta automatikoki jaitsiko eta instalatuko da.
- Zure erabiltzaileari lotuta egongo da; beraz, behin harpidetuta, Dead Cells beste gailu batean instalatuz gero, lokalizazioa automatikoki instalatuko da.
Instalazioa ongi joan bada, jokoan hizkuntza aldatzeko aukeren artean agertuko da Euskara.
josuigoa