Mario Kart 8 Deluxe euskaraz itzulpen proiektua
Egoera: Bukatuta
Plataformak: Nintendo Switch
Hasiera data: 2022/08/31
Azken eguneraketa: 2022/08/31
Arduraduna: Lander Unzueta
Mario Kart 8 Deluxe eguneratu dugu! Booster Course Pass DLC-ko zirkuitu berriak gehitzen joan ahala, hauekin kaleratzen doazen eguneraketak euskaratzen saiatuko gara.
Euskaraketaren berri ematen duen blogeko artikulua hemen.
Itzulpenean ondorengo erabiltzaileek hartu dute parte:
| Erabiltzailea | Rola |
|---|---|
Lander Unzueta
|
Itzultzailea |
Nintendo Switch
- Jaitsi itzulpen fitxategiak esteka honetan sakatuz.
- Switch-aren Custom Firmware bat ezinbestekoa da itzulpena erabiltzeko. Honi buruzko informazio guztia hemen aurkituko duzu (ingelesez).
- LayeredFS tresnarekin sartu fitxategiak SD txartelaz baliatuta: SD txarleteko atmosphere/contents karpetan Mario Kart 8 Deluxen ID zenbakia duen karpeta bilatu (europar bertsioan 0100152000022000 izan beharko litzateke) eta itzulpen fitxategiak bertan kopiatu.
- Mario Kart 8ren ingelesezko bertsioa ordezkatu duzu. Euskaraz jokatzeko, jarri Switcha ingelesez.
Yuzu
- Jaitsi itzulpen fitxategiak esteka honetan sakatuz.
- Jaitsi Yuzu emulatzailea hemendik eta bete hasierako pauso guztiak bere webguneko gida jarraituta.
- Mario Kart 8 Deluxen fitxategiak lortu (ezin ditugu eskaini).
- Yuzuren menu nagusian MK8 Deluxe daukazun karpeta bilatu. Hori eginda, jokoen zerrendan agertuko zaizu. Egin eskuineko klik MK8 Deluxen gainean eta hautatu “Open Mod Data Location”.
- Irekitzen den karpetan deskonprimatu itzulpen fitxategiak.
- Mario Kart 8ren ingelesezko bertsioa ordezkatu duzu. Euskaraz jokatzeko, jar ezazu Yuzu ingelesez (joko bakoitzeko hizkuntza aldatzea posible da).
Ryujinx
- Jaitsi itzulpen fitxategiak esteka honetan sakatuz.
- Jaitsi Ryujinx emulatzailea hemendik eta bete hasierako pauso guztiak bere Github-eko gida jarraituta.
- Mario Kart 8 Deluxen fitxategiak lortu (ezin ditugu eskaini).
- Ryujinxen menu nagusian MK8 Deluxe daukazun karpeta bilatu. Hori eginda, jokoen zerrendan agertuko zaizu. Egin eskuineko klik MK8 Deluxen gainean eta hautatu “Open Mods Directory”.
- Irekitzen den karpetan deskonprimatu itzulpen fitxategiak.
- Mario Kart 8ren ingelesezko bertsioa ordezkatu duzu. Euskaraz jokatzeko, jar ezazu Ryujinx ingelesez (joko bakoitzeko hizkuntza aldatzea posible da).
| Izena | Deskribapena | Data | Deskargatu |
|---|---|---|---|
| Mario Kart 8 Deluxe euskaraz 2.0 | Lehen Booster Course Pass DLC-ko zirkuituak barne | 2022/08/31 |
Lander Unzueta