- Super Mario 64ren USA bertsioaren rom bat eskuratu. Ezin dezakegu guk eskaini, beraz zure kontu bilatzea eta jaistea. Adi ibili formatuarekin: .n64 formatukoa izan behar; hau da, jatorrizko rom fitxategia, inolako aldaketarik gabekoa.
- Orrialde honetako 'Fitxategiak' ataletik azken fitxategia jaitsi. Itzulpen fitxategia eta hau erabiltzeko xdelta programa aurkituko dituzue bertan.
- xdeltaUI exekutatzailea ireki. “Apply Patch” erlaitzean, “Patch” aukeran guk eskainitako itzulpen fitxategia hautatu.
- Ondoren, “Source File” aukeran zuk jaitsitako USA rom fitxategia hautatu.
- Azkenik, euskaratutako rom fitxategia sortzea nahi duzuen karpeta hautatu eta izendatu “Output File” aukerarekin.
- Eginda! Dena ondo badoa Super Mario 64 euskaratuta edukiko duzu.
Super Mario 64 Lander Unzuetak, Gorka Elgezabalek eta Xabi Urrutiak euskaratu dute, Game Erauntsia Elkartearen babesarekin.