Super Mario 64

Bowser zitalak Peach printzesa bahitu du berriz. Mariok perretxiko gazteluko margolanetara sartu eta Botere Izarrak berreskuratu beharko ditu printzesa salbatzeko.

Jabeduna - ordainpekoa

Webgunea

Euskaraz!

Joko hau euskaraz jokatu daiteke Nintendo 64 plataforman.

Zaleek egindako itzulpena da, eta zoritxarrez, ez da ofiziala. Euskaratzeko pauso batzuk jarraitu beharko dituzu.

Informazio gehiago hemen.


Blogeko artikuluak

Mario Builder 64 erremintak Super Mario 64ko mailak sortzea ahalbidetzen digu

Lander Unzueta | 2024/05/20 13:00 Berriak

Super Mario 64 maisulanean eduki berriak sortzeko tresna berria jaio da: Mario Builder 64. Rovertronic eta Arthurtilly garatzaileek mailak eratzeko editorea prestatu dute. Romhacking webgunearen bidez jaitsi dezakegu; dena den, instalazio eta erabilera argibideak hemen aurki ditzakegu. Bertan azaltzen denez, lauki sare edo grid formatuan eraikiko ditugu SM64ren maila...

Super Mario 64, orain euskaraz!

Lander Unzueta | 2022/02/23 18:30 BerriakItzulpenak

Super Mario 64 da nire bideojokorik kutunenetakoa. Hiru dimentsioetan sartzen balio izan zidan lehen abentura da, eta ziurrenik nire haurtzaroan ordu gehien eskaini dizkiodana. 120 Botere Izarrak lortzea sekula santan ahaztuko ez dudan zerbait da. Hori horrela, hau euskaraz ez izatea pekatu hutsa izan da niretzat: lagun talde bat batu eta Nintendo 64 kontsolako obra lokalizatzeari ekin g...

Super Mario 64: margolanak, txapelak eta hiru dimentsioen askatasuna

Lander Unzueta | 2022/02/21 14:30 RetroArtikuluak

Bilboko saltoki gune ezagun batean egin nuen topo lehen aldiz Nintendo 64 kontsolarekin. Etxean NES bat genuen —honen klon bat, hobeto esanda: NaSa—; beraz, japoniarren frankizien zale handia nintzen dagoeneko. Ez dut inor harrituko Marioren jokoak nire gustukoenak zirela esaterakoan: Super Mario Bros. 3 bikaina izan zen nire lehen titulua, eta mundu honetan sartu ninduena. Bideo-...


Game Playak (Ikusi denak)

Super Mario 64 Euskaraz #7

97min 59seg | Nintendo 64

Izar gehiegi nituelako, Izar-Ateen testuak ezin nituen irakurri eta 16 izarreko speedruna egiten dut hemen. Horrela testuak irakurtzeko. Amaitzeko, 1...

Super Mario 64 Euskaraz #6

119min 39seg | Nintendo 64

Tik Tak ErlojuaOstadar Bidea Lander Unzuetak, Xabi Urrutiak eta Gorka Elgezabalek sortutako adabakia, Nintendo 64 hardware originalean....


Super Mario 64 Euskaraz #5

159min 39seg | Nintendo 64

Mendi Garai-Garaia (Amaiera)Elur Panpinaren LurraIrla Txiki-HandiaPirataren Badia (Amaiera) Lander Unzuetak, Xabi Urrutiak eta Gorka Elgezabalek sort...

Super Mario 64 Euskaraz #4

113min 32seg | Nintendo 64

Mutur-Muturreko Kaia Mundu Busti-Lehorra Mendi Garai-Garaia (Hasiera) Lander Unzuetak, Xabi Urrutiak eta Gorka Elgezabalek sortutako adabakia, Nint...




Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.