ADUR Azken Erronka euskal Erdi Aro mitologikoan girotutako rol jokoa da. Euskal Herri osotik bidaiatu, erronkak gainditu, eta Adur bizi indarra erabiltzen ikasi beharko dute jokalariek.
Jabeduna - ordainpekoa
Guda Laia Studio
![]()
![]()
21 Aug, 2026
Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC eta Android plataformetan.
Jatorriz euskaraz sortutako jokoa da.
Lander Unzueta | 2026/08/24 10:00
Eneko Azedo sortzaile euskaldunak ADUR Azken Erronka argitaratu du. RPG abentura ordenagailuetan zein Android gailuetan goza daiteke. Steam plataforman nahiz Play Store saltokian aurkituko dugu euskal mitologia ardatz daukan lana. Itsulapikoa webgunearen bitartez finantzazio kanpainan ekarpena egin zutenek udan jaso zituzten jokoaren lehen bertsioak; Azedok aurreratu duenez, saltoki nagusietarako...
Lander Unzueta | 2025/11/06 10:00
Euskal Herriko tokiak zein historia mitologiarekin eta fantasiazko izakiekin batuko ditu ADUR Azken Erronka garatzen ari da Eneko Azedo sortzailea. Txandakako borrokak, esplorazioa eta erabakiz betetako bidaiak proposatuko ditu bideojokoak. Gure pertsonaia sortu —estatistikak, ezaugarriak eta Adurrarekin duen trebezia edo indar fisikoa hautatuta—, eta Eus...
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Iruzkinak