Arima's Shadow

Txanponak saltoka biltzea da Arima's Shadow-ek proposatzen diguna. Txanpon bakoitzeko, gure ibilbide bera egingo duen itzala sortuko dugu: hori ukituz gero, partida bukatuko da.

Jabeduna - doakoa

Webgunea

Euskaraz!

Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC plataforman.

Jatorriz euskaraz sortutako jokoa da.


Blogeko artikuluak

Euskaraz estreinatu den Arima’s Shadow-ek txanponak bildu bitartean gure itzalak saihestea proposatzen digu

Lander Unzueta | 2022/11/30 10:30 BerriakEuskal jokoak

Arima’s Shadow guztiz euskaratuta estreinatu berri da. Itch.io webgunearen bidez eskura daitekeen bideojokoak ideia berezia proposatzen die jokalariei. Txanponak biltzea helburu duen plataforma joko sinplea da, baina berezitasun batekin: biltzen dugun txanpon bakoitzeko saihestu beharreko gure klon edo itzala eratuko dugu. Modu horretara, Eibarko Ibai Baglietto...




Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.